Basque Audiovisual Conecta Fiction ekimenean parte hartzen dago

Bizkaie! 2019-06-19 09:30   Zinemea

Iruñean dira AbraProd, Basque Films, Kubelik, Zineuskadi, Gasteiz Film Office, Eiken Cluster, K2000, Irusoin, Txintxua Films eta Laniakea.

Euskadiko ikus-entzunezko sektorea bateratzen dauen Basque Audiovisual ekimenak stand propioa dauka koprodukzinoa eta alkarlana sustatzeko Conecta Fiction topaketan, Iruñean. Bertan dira, euskal sektorearen ordezkari, AbraProd, Basque Films, Kubelik, Zineuskadi, Gasteiz Film Office, Eiken Cluster, K2000, Irusoin, Txintxua Films eta Laniakea.

Basque Audiovisual plataformea lehen aldiz parte hartzen dago egitasmo honetan. Bagilaren 20ra arte egingo diran jardunaldietan, sormena, finantziazinoa, koprodukzinoa eta telebistarako edukien emisinoa bultzatzea dira helburu, baita merkatuko eragileen arteko topagunea sortzea be. Estaduko eta nazinoarteko ikus-entzunezko industria dinamizau nahi dabe antolatzaileek, eta, batez be, produkzinoak alkarlanean sustatzeko hitzarmenak bultzatu nahi ditue.

Hirugarrenez, Conecta Fiction topaketak egitarau zabala dakar Iruñeako Baluarte kongresu-jauregian: pitching saioak, panelak, masterclass saioak, tailerrak eta bestelakoak. Era berean, Nafarroako uriburuko beste espazio batzuetara be zabalduko da ekimena.

Nazinoarteko egile, produkzino etxe eta telebista-kateen arteko hartu-emonak sustatzeko, protagonismo berezia hartu dabe zinemagintzan tradizino handia daben Txilek eta Italiak.


www.zineuskadi.eu

Basque Audiovisualek ikus-entzunezkoen euskal sektore osoa batzen dau, azpisektore gehienak gogoan hartuta: ikus-entzunezkoen produkzinoa, filmeen produkzinoa eta banaketea, telekomunikazinoak, teknologia-zentroak, telebista-kateak, ikus-entzunezkoak egiteko formakuntza-zentroak eta zerbitzu enpresak. Euskal eragileen arteko lankidetzea bultzatzea da plataformearen helburua, baita eduki nahiz formatuen barrikuntzea suspertzea be.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu