10.000 ikusletik gora batu dira orain arte Mendi Tour saioetan
2019-06-18 09:05 ZinemeaDatorren zapatuan erakutsiko dabe Bilbao Mendi Film Festivaleko aurtengo kartela.
2019ko lehen bost hilabeteetan 10.000 ikusletik gora batu dira Mendi Tour saioetan. Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenen erakusketa ibiltarian, uda eta udagoieneko egutegian 35 proiekzino dagoz aurreikusita, besteak beste, Zangoza, Vielha e Mijaran, Madril, Burgos, Camargo, Vigo, Cangas De Onis, Balmasedan zein Monzonen. Aurrerago, besteak beste, Sopela (Urriak 17), Malaga (Zemendiak 15), Alicante (Zemendiak 16) eta Liebana (Zemendiak 22an eta 23an) falta dira.
Mendi Tour urte osoko ibilbidea egiten dago Bilbao Mendi Film Festivaleko azken edizinoko pelikula on eta erantzun handikoakaz, eta Mendiko artxiboetako film erakargarrienakaz.
Egun bakarreko eta egun bat baino gehiagoko formatoan eskaintzen da, erakunde, eskola eta ikastetxe, komunidade-talde eta kultura-aretoetako eragileakaz batera atonduta. Tokian tokiko antolatzaileek mendia, abenturako kirolak, kulturea eta ingurumena ardatz daben pelikula multzotik aukeratuz, euren ikusleentzako programarik interesgarriena eratuz.
Mendi Tourrari esker festibala urte osora zabaltzen da. Tourraren bitartez persona gehiagorengana heltzeko asmoa dago eta istorio harrigarriak eta inspiretako gaitasun handia dabenak ezagutzeko aukerea emonez. Gazteenentzat euren edaderako egokiak diran film laburren hautaketa berezi bat eskaintzen da.
XII. Bilbao Mendi Film Festival, abenduaren 6tik 15era
Mendi Film Festivalen 12. edizinorako filmak aurkezteko epea zabalik dago irailaren 15era arte.
Mendiagaz lotutako gaiak jorratzen dituen filmek parte hartu ahal izango dabe: alpinismoa, eskaladea, abenturea eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia... 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakolanek baino ezin izango dabe parte hartu edizino honetan.
Sail Ofizialeko sari guztiek izango dabe Eguzkilore garaikurraz batera diru-ordaina, eta guztira 23.000€ banatuko dira.
- Sari Nagusia: Eguzkilore garaikurra eta 6.000 euro.
- Zuzendari Onena: Eguzkilore garaikurra eta 3.000 euro.
- Gidoi Onena: Eguzkilore garaikurra eta 2.000 euro.
- Argazkilaritza Onena: Eguzkilore garaikurra eta 2.000 euro.
- Epaimahaiaren Saria: Eguzkilore garaikurra eta 2.000 euro.
- Mendiko Film Onena: Eguzkilore garaikurra eta 1.500 euro.
- Eskaladako Film Onena: Eguzkilore garaikurra eta 1.500 euro.
- Kultura eta Natura Film Onena: Eguzkilore garaikurra eta 1.500 euro.
- Kirol eta Abentura Film Onena: Eguzkilore garaikurra eta 1.500 euro.
- Film Labur Onena: Eguzkilore garaikurra eta 1.000 euro.
- Euskerazko Film Onena: Eguzkilore garaikurra eta 1.000 euro.
- Ikusleen saria: Eguzkilore garaikurra.
Hemen dagoz zehetasunak, araudia eta izen-emotea ataletan.
Keith Partridge IAMF Sari Nagusia 2019
2019ko IAMF Sari Nagusia Keith Partridge-ri emon deutsie Trentoko zinemaldian. IAMF-Nazinoarteko mendi zinemaldien alkargoko Presidentea danez, Jabier Baraiazarra Mendi Film Festivaleko Zuzendaria arduratu da garaikurra emoteaz.
Sektorean esperientzia gehien dauen kamerarietako bat da Partridge. Haren bulego bihurtu izan ditu munduko bazterrik ederrenak eta ikusgarrienak; Mendia eta abentura gaiei buruzko 60 film baino gehiago egin ditu, hareetan azkenetako bat geurean, Bilbon, Mendiko Film Onena izentaua 2017an: Bonington: Mountaineer.
Krzysztof Wielicki-k hartuko dau Urrezko Pioleta
Poloniarrak mendian egindako ibilbideagaitik emongo deutsie saria Ladekeko Jaialdian (Polonia), irailaren 19tik 23ra.
Aurreko edizinoetan, besteak beste, Chris Bonington, Kurt Diemberger, Reinhold Messner eta Andrej Stremfelj-ek irabazi dabe Urrezko Pioleta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!