Arabako Bertsozale Alkartea omenduko dabe domekan
2019-06-13 08:02 BertsolaritzeaAraba Euskerazen barruan egingo dabe autortzea.
Domekan, hilak 16, Gasteizen egingo dabe Araba Euskeraz, Armentiako Ikastoleak antolatuta. Antolatzaileek eta Alea.eus-ek iragarri dabenez, Arabako Bertsozale Alkartea omenduko dabe egun horretan, azken urteotan euskerazko irakaskuntzan egin dauen ekarpenagaitik.
Gogoan izan behar da, bertsolaritzearen harrobia lantzeko asmoz, Bertsozale Alkarteak martxan daukazala bertsolaritzearen inguruko ikasgaia emoteko programak. Araban zein ganerako herrialdeetan, milaka umeri emoten deutsie klasea astero. Horrezaz gan, ohiko orduetatik kanpo be, ume eta gazteentzako klaseak egoten dira.
Armentia Ikastolea da, hain zuzen be, bertsolaritzea klasean zein handik kanpo lantzen dauen zentroetako bat. Aspaldiko urteotan alkarlan estuan jardun dabe ikastoleak eta Arabako Bertsozale Alkarteak. Hortaz, Araba Euskerazen atxakian, omenaldia egiteko momentu aproposa heldu dala uste dabe.
Ikasgelearen barruan zein handik kanpo, bertsolaritzea sustatu eta lantzeko programa ugari Bertsozale Alkarteak martxan daukaz. Aitagarria da Gu Ere Bertsotan, Arabako Lehen Hezkuntzako ikasle askorentzat bertsolaritzeagaz lehenengo kontaktua da eta. Nagusiagoek, DBHn, Bertsoa Bizi Gazte programea daukie. Hezkuntza arautuko orduetatik kanpo, Araban Bertxilika da egitasmo nabarmenena.
Araba Euskerazen omenaldiak egitea ez da gauza barria. Aurreko urte bietan, Argantzunen eta Oionen, ikasle ohiak omendu zituen. Oraingo honetan, bertsolaritzeari egingo deutsie autortzea, azken urteotan Arabako gazte euskaldunen artean gero eta arrakasta handiagoa izaten dabilen jarduerea da eta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!