Zazpi film labur, 2019ko Kimuak katalogoan

Bizkaie! 2019-06-11 13:41   Zinemea

Aukeratutako bi, euskera hutsezko pelikulak dira.

Josu Venero eta Jesus Mari Lazkanoren 'Artiko' da aukeratutako pelikuletako bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Etxepare Institutuak eta Euskadiko Filmategiak antolatzen daben Kimuak programearen 2019ko katalogoan ze euskal film egongo diran emon dabe jakitera. 65 film aurkeztu dira 22. edizino honetara, eta epaimahaiak zazpi aukeratu ditu:

Artiko (Josu Venero eta Jesus Mari Lazkano), El Infierno (Raúl de la Fuente), Labo (Jesus Maria Palacios), Leyenda Dorada (Ion de Sosa eta Chema García Ibarra), Lursaguak (Izibene Oñederra), Mateoren ama (Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga), eta Medvedek (Ainhoa Gutiérrez del Pozo).

Epaimahaiak danetariko generoak sartu ditu, bai fikzinoa, bai dokumentala. Animazinozko lan bat be badago, Oñederraren Lursaguak. Hizkuntzeari jagokonez, euskera hutsezko film bi dagoz katalogoan, baita euskerea eta gaztelania tartekatzen dituan beste bat be. Ingelesez da beste bat, gaztelania hutsean bi eta aitatutako Lursaguak alkarrizketa bakoa da.

Kimuakeko katalogoko pelikulak aukeratzeko epaimahaian honeek egon dira: Carmen Serrano Andaluziako film laburren katalogoko koordinatzailea; Garbiñe Ortega Punto de Vista zinemaldiko zuzendari artistikoa; Roberto Barrueco MECAL Nazinoarteko Film Labur eta Animazino jaialdiko zuzendaria; eta Ruth Pérez de Anucita Donostiako Zinemaldiko zuzendaritzako kidea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu