Iraia Iturregi eta Txetxu Rojo enbajadore izango dira UEFA EURO 2020 Lehiaketan
2019-06-07 10:14 KirolaSailkatzeko hiru partidu eta final-zortzirenetako bat jokatuko dira Bilbon.
Izendapen bi horreen helburua UEFA EURO 2020 lehiaketearen testuinguruan, Bilboko egoitzako ordezkariak izatea eta emakumeen futbolaren eta nazinoarte mailako futbolari bi horreen bidez identidade propioaren garrantzia aintzatestea.
Bilbo ekitaldi handi honen 60. urteurrena hartzeko Europako 12 egoitzetako bat da; UEFA EURO 2020 jokatzeko izentautako egoitzak 12 dira; Amsterdam, Baku, Bilbo, Bukarest, Budapest, Kopenhage, Dublin, Glasgow, London, Munich, Roma eta San Petersburgo. Horren arabera, bermatuta dago historiako UEFA EURO handiena izango dala eta aurreikuspenen arabera, telebistako kateetan 5 mila miloe ikusle izango dira eta ekitaldi hau zuzenean jarraitu ahal izango daben zaleak 3.000.000 izango dira izentautako 12 estadioetan. Bilbon sailkatzeko hiru partidu eta final-zortzirenetako bat jokatuko dira: bagilaren 15, 20, 24 eta 28an, hain zuzen be. Lau partida horreetatik hasierako hirurak, 15ean, 20an eta 24an jokatuko diranak,
lehiaketako E taldekoak izango dira. Laugarren partidua, bagilaren 28an jokatuko dana, final-zortzirenetako bat izango litzateke eta horretan B Taldeko irabazleak eta taldeetan (A, D, E edo F) hirugarren sailkatuetako batek jokatuko leukie.
Lau partidu horreek San Mamesen ikusi ahal izateko sarreren salmentearen lehen fasea egun batzuk barru, bagilaren 12tik garagarrilaren 12ra arte izango da. Sarrerak eskuratu hemen.
Iraia Iturregi
Athletic Clubagaz historian 100 partida jokatzea lortu eban lehen emakumea da. Urte askotako kapitain ohiak futbola 15 denporaldi jokatu ostean itxi eban, Ligako lau txapelketa eta Europa Sub´19 txapelketa bat irabazi eta 402 partida jokatu ondoren. Gaur egun Athletic Clubeko talde teknikoko kidea da.
Txetxu Rojo
Gaztetik jokatu eban Athletic Clubeko beheko kategorietan harik eta 1965-66 kanpainan, Bilbao Athleticetik lehen plantilara igoteko pausua emon arte.
Futbola itxi ebanean, 541 partidu zituan jokatuta, taldearen partidu gehien jokatu dauen bigarren jokalaria. 67 gol eta Kopako titulu bi irabazteaz gan, 1977an, UEFA Kopako txapeldunorde izatea lortu eban, baita Kopako beste hirutan txapeldunorde izatea be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!