'Mr. Link: jatorri galdua', euskeraz zinema-aretoetan

Bizkaie! 2019-06-07 08:07   Zinemea

Bihar, barikua, estreinauko dabe marrazki bizidunetako filma Hego Euskal Herrian.

Zineuskadik jakitera emon dauenez, euskerara bikoiztutako beste pelikula bat helduko da zinema-aretoetara asteon, Zinema Euskaraz programearen barruan. Estadu Batuetatik dator Mr. Link: jatorri galdua, Chris Butlerrek zuzendutako marrazki bizidunetako istorioa, familian ikusteko aproposa.

Bihar, bagilak 7 hasita, Araba, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat zinema-aretotan egongo da ikusgai film horren euskerazko bersinoa. Bikoiztaileen lan-baldintzak dirala eta, orain dala aste batzuk Zinema Euskaraz programea kolokan egon bazan be, badirudi filmak euskeratzen segitzen dabela. Maiatzean Pokemon Pikatxu Detektibea estreinau zan euskeraz, ondoren Alfonbra magikoa, eta orain Mr. Link: jatorri galdua.

Kontuak kontu, Mr. Link pertsonaiaren abentura barriaren zuzendaria ez eze, gidoigilea be bada Chris Butler. Filmaren laburpenak zera dino: Lionel Frost ikertzaileak mitoak eta munstroak ikertzen ditu, eta izaki arraro eta maitagarri bat topau dau, bere espezieko azkena: Mr. Link. Bidaia zoragarri eta dibertigarri bati ekingo deutsie biek, aspaldi galdutako lehengusu Yetiak topetako. Horretarako Adelina Fortnight abenturazale adoretsuaren laguntzinoa izango dabe, baina arrisku ugari gainditu beharko ditue. 

135 minutuko pelikula honetan, aktore ezagunak ibili dira pertsonaiei ahotsak jarten: Hugh Jackman, Zoe Saldana... euskerazko bersinoan, jakina, bikoiztaileen ahotsak entzuten dira, besteen ordez. Musikea Carter Burwellena da.

Ikusi trailerra hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu