'La linea invisible' telebista saioaren grabazinoa Bilbon

Bizkaie! 2019-05-30 08:03   Zinemea

Lana Abel García Roure-ren idean oinarrituta dago eta ETAren jatorria jorratuko dau.

Erantzun handiko El día de mañana filmaren ostean, Mariano Barroso zuzendaria beharrean dabil honezkero. Lanak Abel García Roure-ren idea bat dau oinarri, eta ETAren jatorria jorratuko dau. Ondoko aktoreak ibiliko dira lanean, besteak beste, Alex Monner, Antonio de la Torre, Anna Castillo, Asier Etxeandia eta Ramón Barea.

Uribildua eta Euskadiko hainbat leku izango dira agertoki nagusiak eta grabazinoagaitik, maiatzaren 29an, ezin izango da Unamuno plazara sartu Askao, Prim eta Iturribide kaleetatik. Ibilgailuentzat zarratuko dira 12:30etik egueneko 03:00ak arte. Bestalde, Alde Zaharreko beste leku batzuetan be, tarteka, ezin izango dira oinezkoak ibili.



Ondokoak dira Bilboko beste leku batzuetan egingo diran grabazinoak: bagilaren 26an, Olabarri jauregian (Campo de Volantín Pasealekua, 37); garagarrilaren 25ean, Bilbo Zaharrean; garagarrilaren 31n, Indautxun, eta abuztuaren 6an, Arenalean, Montevideo etorbidean eta Sarrikon.

Movistar+ arduratuko da produkzinoaz, Sin Sentido Films eta Corte y Confección de Películas etxeen laguntzinoagaz. Sailak sei kapitulu izango ditu, eta, besteak beste, ondokoak izango dira protagonistak: Alex Monner, Antonio de la Torre, Anna Castillo, Asier Etxeandia eta Ramón Barea.

Abel García Roure-ren idea originalean oinarrituta, Mariano Barroso izango da zuzendaria. ETAren jatorria da sailaren gai nagusia; hain zuzen be, 1968. urtean hasiko da saila, Txabi Etxebarrieta ETAko kideak lerro ikusezina lehenengoz gurutzatzeko erabagia hartu ebanean, indarkeria armatuari ekiteko erabagia, hain zuzen be. Orduan hil eben Galiziako José Antonio Pardines guardia zibila. Ordu gitxi batzuk geroago, Txabi Etxebarrieta hil eben guardia zibilagaz izandako tiroketan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu