Neurri handiko margolan batek apaintzen dau Aretxaga-Miribilla espazioa
2019-05-30 08:07 KultureaBilbo Zaharrak, San Frantziskoak eta Zabalak bat egiten daben gunean jarri dabe.
Neurri handiko obra bik osotzen dabe gune artistiko hori, Bilboko Udalak sustatua Andoni Euba artistearen bitartez; berak sortu eban ekimena, eta bera da erakusgai jarritako horma-irudi bien egilea: bat iraunkorra da, bestea mobikorra.
Proiektuak finkoago bihurtu nahi dau espazio hori, erreferentziazko leku baten moduan eta artearen bidez barritze soziala eragiteko adibide baten moduan, Bilbo Zaharraren, San Frantziskoren eta Zabalaren eraldaketa urbanoari jarraituz.
Egunokaz, neurri handiko margolan barri batek apaintzen dau Aretxaga-Miribilla espazioa, uririaren alde zaharraren eta Miribillako auzo barriaren hasierearen arteko bide-gurutze legez erabilitakoa.
2018ko martian inaugurau zanetik erakusgai jarritako laugarren obra mobikorra da. Proiektuak Andoni Eubaren proposamen bat dau abiaburu (Andoni Euba artista ezaguna da, ibilbide luzekoa) eta Bilboko Udalaren bultzadeagaz gauzatu da, artea uri-kohesinorako eta uria zaharbarritzeko, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan.
Oleoa erabarritze urbanoa osotzeko
Udalak 2017ko maiatzean berreskuratu eban Aretxaga-Miribilla espazioaren ingurua, oinezkoentzat bihurtuta eta Miribilla kalea erabat barriztauta, miloe erdi euro inbertiduta inguru haretako auzotarrek eskatzen eben jarduna gauzatzeko.
2018ko martian estreinau zan espazioa eta obra bi daukaz erakusgai: bat egonkorra eta bestea mobikorrahor. Mural iraunkorrak 3,8 x 3,8 m. ditu, eta zuzenean hormearen gainean dago pintauta, Arranoak Vs Dronak izeneko irudi bat erakutsiz: irudia gaur egungoa da, eta naturearen eta teknologia barrien arteko gatazka eta alkarbizitzea adierazo nahi dau.
Beste alde batetik, leku haretan bada mural mobikor bat, eta aldatuz joango da, gitxi gorabehera urte birik behin, guztira hartarakoxe sortutako 8 obra igaroko diralarik bertatik.
Orain, La luz es seca y la sombra húmeda en Nagore de Labeko mural barriak Bilboko eguneroko irudi bat erakusten dau, Zazpi Kaleetako saltoki baten erakusmahaiaren atzean gauzatzen dana.
Ekimena osotzen daben mural guztiek dabe berezitasun bat, inguruko kaleetako gainerako artelanetatik bereizten dituana, kanpoan bape edo oso gitxi erabilten dan teknika bategaz eginak dagoza: oleoa, konstante bat Andoni Eubaren obran.
Proiektu hau Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabalarako Auzokizuna 2020 Jarduera Plan Partekatuan kokatzen da, zonaldean bizi-kalidadea eta bizikidetzea hobetzeko helburuagaz.
Andoni Euba (Bilbo, 1962)
Bilbon jaio zan, 1962an, Andoni Euba; Arte Ederretako lizentziaturea eskuratu eban 1985ean, EHUn, eta, urte horretan bertan, hirugarren saria eskuratu Eusko Jaurlaritzako Gure Artea lehiaketan. Ordutik egin dauen ibilbidearen berme dira sariak eta bekak. Donostiako San Telmo Museoan 1994an erakusketa bat egin ostean, San Frantziskora joan zan (AEB), eta han bizi izan zan 10 urtean, Chaterine Clark galeria ebalarik ordezkari. Gainera, New Yorken be lan egin eban, Jay Grimm galeristeagaz batera.
Bilduma publiko askotan egon da, Bilboko Arte Eder Museoan, Gasteizko Artium Museoan, Donostiako San Telmo Museoan edo Iruñeko Nafarroako Museoan, besteak beste. Euba aldizkari espezializatuakaz alkarlanean ibili izan da, eta askotan egin izan ditu erakusketak Madrilgo ARCO ferian eta erakusketa kolektiboetan be parte hartu izan dau Mexikon, Japonian, Alemanian, Britainia Handian, Portugalen, Argentinan, Suedian eta Finlandian, eta San Frantziskon, Bilbon, Madrilen eta beste hainbat uritan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!