Malagako Antonio Banderasek aktore onenaren saria irabazi dau Cannesen
2019-05-27 08:30 ZinemeaAlberto Iglesias gipuzkoarrak irabazi dau Soinu Banda onearen saria.
Astegoienean amaitu da 72. Canneseko Zinemaldia eta bertan izandako ezusteko positiboen artean, Alberto Iglesias gipuzkoarrak Cannes Soundtrack saria irabazi dau Pedro Almodóvarren Dolor y Gloria filmako soinu-bandeagatik. Iglesiasek Almodóvarren film guztietan lan egin dau La flor de mi secreto (1995) filmagaz hasi zanetik.
Gipuzkoar sortzaileak 10 Goya sari irabazi ditu eta Oscar sarietan hiru aldiz izentau dabe.
Europako Zinemearen hiru sari eta Iberoamerikar Zinemearen hiru Platino irabazi ditu.
Kontuak kontu, Urrezko Palmondoa Bong Joon-ho-ren komedia sozialak eroan dau Parasite filmari esker.
Sari nagusiakaz jarraituz, Malagako Antonio Banderas aktoreak aktore onenaren saria irabazi dau aurreko urteetan José Luis Gómez, Fernando Rey, Alfredo Landa, Francisco Rabal eta Javier Bardemek egin eben legez.
Emakumezko aktore onena, barriz, Emily Beecham izentau dau epaimahaiak, Little Joe filman egindako lanagaitik.
Cannes 2019 - Palmaresa
- Urrezko Palmondoa: Parasite,Bong Joon-ho-rena.
- Epaimahaiaren Sari Nagusia: Atlantique, Mati Diop-ena.
- Emakumezko aktore onena: Emily Beecham, Little Joe filman.
- Gizonezko aktore onena: Antonio Banderas, Dolor y gloria.
- Zuzendaritza onena: Dardenne anaiak, Young Ahmed.
- Gidoi onena: Portrait of a Lady on Fire,Céline Sciamma.
- Epaimahaiaren saria: Bacurau, Kleber Mendonça Filho eta Juliano Dornelles eta Les Miserables, Ladj Ly.
- Film labur onena: The Distance Between Us, Vasilis Kekatosena.
- Urrezko Kamerea (Opera prima onena): Nuestras madres, César Díazena.
- Epaimahaiaren aitamen berezia: It Must Be Heaven, Elia Suleimanena.
Faborito nagusien artean egon arren, Quentin Tarantinoren Once Upon A Time … In Hollywood, Leonardo Dicaprio eta Brad Pitt galtzaile nagusietakoak izan dira esku hutsik geratu ostean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!