XV Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzino Foroa Donostian

Bizkaie! 2019-05-24 08:05   Zinemea

Donostiako Zinemaldiaren 67. edizinoaren barruan egingo da irailaren 24an, 25an eta 26an.

Foro hau topagune egokia da dokumentalaren proiektua finantziau leikienei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei ezagutzera emoteko, dokumentalen alorrean dabizen sektoreko profesionalentzako topagunea. Foroak hiru atal nagusi ditu: Tailerrak, Pitching Saioak eta Bilera Indibidualizatuak:

Tailerrak

Tailerrak prestakuntza-jarduerak dira, eta foroaren aurreko bi egunetan egiten dira (irailaren 24a eta 25a). Produktoreei aukerea eskaintzen jake proiektuak aditu profesionalen laguntzinoagaz egiteko; proiektu horreetatik ahalik eta etekinik handiena ateratzeko tresna egokiak eskainiko ditue aditu horreek.


Pitching

saioak irailaren 26an egingo dira, goizez, Kursaal Jauregian, eta produktoreek euren proiektuak azalduko ditue Comissioning Editoreen panel garrantzitsu baten aurrean. Saio horreetan, gaian aditua dan moderatzaile bat tarteko dala, aldibereko itzulpen-zerbitzua eskainiko da. Proiektuak gaztelaniaz eta ingelesez aurkeztu ahal izango dira. Proiektu bakotxa 10 minutuan aurkeztu beharko da.


Bilera indibidualizatuak

Irailaren 26an, arratsaldez, Comissioning Editoreen eta aurkeztutako proiektuen ordezkarien arteko one to one bileren agendeagaz osotuko da programea, betibe sor daitekezan lankidetza-akordioak zehazteko helburuagaz.

Programazinoagaz batera beste hainbat jarduera egingo dira, hain zuzen be jentea Europako errealidade zinematografikoari eta kulturalari hurreratzeko asmoagaz.


Zeinek hartu leike parte

Dokumental-proiektu bat garapen fasean dauen eta Europako koprodukzinoaren bila dabizen produktore independentek izango dabe parte hartzeko aukerea.

Proiektua euskeraz eta ingelesez erregistrau eta eskatutako eremu bakotxa jagokon hizkuntzan betetea nahitaezkoa da; bestela, proiektua baztertua izango da.

Inskripzino inprimakia hemen. Proiektuak inskribiduteko epea garagarrilaren 12an amaituko da.

Adituen batzorde batek hautatuko ditu proiektuak; batzorde horren koordinazinoaz IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Produktore Burujabeen Alkartea arduratuko da.

Proiektuak hautatzeko edo ez hautatzeko eta pitchingean parte hartzeko edo ez hartzeko azken erabagia apelaezina izango da, eta honako erispide honeetan oinarrituta egongo da, besteak beste, proiektuaren unibersaltasuna eta nazinoz gaindiko erakargarritasuna, produkzino-etxeen eta horreen sormen-taldeen curriculuma, ziurtatutako finantzaketa-ehunekoa, berretsitako zabaltzaile eta banatzaileen kopurua eta garrantzia, proiektuaren garrantzia ekonomikoa, koprodukzino-aukerak eta abar.

Behin parte hartzea idatziz konfirmau ondoren, hurrengo pausua, ordainketea egitea izango da, proiektu bakotxeko 250 euro (+BEZ), edo 150 euro (+BEZ) IBAIA alkarteko kide izan ezkero. Banku-transferentzia bidez egingo da ordainketea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu