72. Canneseko Zinemaldia ‘The dead don’t die’ filmagaz hasi da
2019-05-16 07:55 ZinemeaAlejandro Gonzalez Iñarritu buru dauen epaimahaiak erabagiko dau aurtengo palmaresa.
Bill Murrayk, Adam Driverrek eta Chloe Sevignyk osotutako antzezle taldeak ikusmin handia eragin eban alfonbra gorrian; zineman, publikoak barreka eta txalo gitxi batzuekaz hartu eban komedia giroko filma, konsumismoaren eta klima aldaketearen kontrako kritika politiko eta soziala aurkezten dauen filma.
Kontuak kontu, hilaren 25ean jakingo dogu hogeita bat filmetatik zeinek irabaziko dauen saria; tartean dagoz Dolor y gloria Pedro Almodovarrena edo Once upon a time… in Hollywood Quentin Tarantinorena.
Azken erabagia Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagilea buru dauen epaimahaiak hartuko dau, besteak beste, apaimahaikide diran Yorgos Lanthimos greziar zinemagilearen eta Elle Fanning estadubatuar aktorearen eretxia entzunda.
Iñarrituk dibersidadearen eredutzat hartu dauen lantalde horrek aurten izango dauen parte-hartzea gorabehera, zineman eta artelanetan epaile bakarra dago, denporea'.
Media jarduerak Cannes Zinemaldiarenn 72. edizioan
Aurreko edizinoetan legez, Europa Creativa Media Programeak standa dauka Marché du film-en merkatua egingo dan egunetan. Hainbat berbaldi, aurkezpen eta ekitaldi izango dira maiatzaren 17tik 22ra bitartean.
Media programeak babestutako 20 filmek 2019ko maiatzaren 14tik 25era izango dan Canneseko Jaialdiko 72. edizinoko hainbat ataletan lehiatuko dira.
Lehiaketea:
Pedro Almodóvarren Dolor y gloria (Espainia) – Banaketa automatikoko Media laguntzinoa.
Marco Bellocchio-ren The traitor / Il Traditore (Italia) – Edukiaren garapenaren Media babesa - Single Project.
Jean-Pierre Dardenne eta Luc Dardenne-ren Young Ahmed (Belgika, Frantzia). Nazinoarteko salmenta-eragileen Media laguntzinoa.
Jessica Hausner-en Little Joe (Austria, Alemania, Erresuma Batua) – Nazinoarteko salmenta-eragileen MEDIA laguntzinoa.
Ken Loach-en Sorry we missed you (Erresuma Batua, Frantzia, Belgika) – Banaketa automatikoko eta nazinoarteko salmenta-eragileen Media laguntzinoa.
Corneliu Porumboiu-ren The Whistlers / La Gomera (Errumania, Frantzia, Alemania). Nazinoarteko salmenta-eragileen Media laguntzinoa.
Un Certain Regard:
Zabou Breitman eta Eléa Gobé Mévellec-en The Swallows of Kabul (Frantzia, Suitza, Luxemburgo). Edukiaren garapenaren Media laguntzinoa - Slate Funding.
Danielle Lessovitz-en Port Authority (Frantzia, AEB) – Nazinoarteko koprodukzinoko funts bidezko Media laguntzinoa (TorinoFilmLab).
Lorenzo Mattotti-ren The bears famous invasion of Sicily (Italia, Frantzia).
Lehiaketatik kanpo:
Asif Kapadia-ko Diego Maradona (Erresuma Batua) – Banaketa automatikoko Media laguntzinoa.
Cannes Classics Documentals:
Helena Trestikova-ren Forman vs. Forman. A way for fredom (Txekiar Errepublikea, Frantzia). Telebista hedapeneko Media laguntzinoa.
Enrico Cerasuolo-ren La passione di Anna Magnani (Italia, Frantzia). Telebista zabalkundeko Media laguntzinoa.
Quinzaine des Réalisateurs:
Johnny Ma-ren To love to sing / Huo she chang zhe (Frantzia, Txina). Nazinoarteko koprodukzinoko funts bidezko Media laguntzinoa.
Shahrbanoo Sadat-ren The orphanage (Danimarka, Luxemburgo, Alemania, Frantzia, Afganistan). Edukiaren garapenaren Media laguntzinoa - Slate Funding.
Ala Eddine Slim-en Tlamess (Frantzia, Tunez). Nazinoarteko koprodukzinoko funts bidezko MEDIA laguntzinoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!