Basque Audiovisual Marché du Film-en izango da

Bizkaie! 2019-05-14 12:57   Zinemea

2019ko maiatzaren 14tik 23ra bitartean izango da Marché du Film.

2019ko maiatzaren 14tik 23ra bitartean egingo dan Marché du Film ekimenak Euskadiko hainbat enpresa jasoko dau Basque Audiovisualek Rivera #A5 eko ICEXeko standean dauen gunean. Hori guztia Zineuskadik Etxepare Institutuagaz eta Eiken Klusterragaz dauen lankidetzeari esker egingo dau.

Cinema from Spain-en eremuko gune horretan, 65 proiektu zinematografiko dituen katalogoa banatuko dabe; horreetako 27 garapen-bidean dagoz, 11 produkzino-faseren batean, eta 27 proiektu 2018an amaitu eta/edo estreinau ditue. Gauzatzeko proiektu horreen artean, 3 NOKA Mentoring programearen hautaketearen barruan dagoz. Amaitutakoei jagokenez, 7 2018ko KIMUAK hautaketakoak dira. Danetara, argitalpenak 36 enpresaren lanak batzen ditu: Abraprod, Adabaki Produkzinoak, Amania Films, Area Audiovisual, Arena Comunicación, Arquetipo Comunicación, Banatu Filmak, Basque Films, Dibulitoon Studio, Doxa Produkzinoak, Dynamite Films, Emana Films, En Buen Sitio, Fase 3, Frágil Zinema, Gariza Films, Gastibeltza, Ikusgarri Films, Irusoin, Izar Films, Kinoskopik, Lago & Laporta, Limbus Filmak, Lotura, Lumiere Produzzioak, Maluta Films, Marmoka Films, On Produkzioak, Pimpi&Nella Films, Salto de Eje, Sayaka Produkzinoak, Sirimiri Films, Sr&Sra Produkzinoak, Taui Media, Trepamuros eta Txintxua Films.

Proiektu azpimarragarrienen artean dago Limbus Filmak (Iban del Campo) etxearen Glittering Misfits filma. Málaga Goes to Cannes sekzinoan parte hartzeko hautatu dabe. Malagako jaialdiak hogeita bigarren edizinoa bete dau aurten eta Espainiako zinemea garatzen ekarpen handia egiten dau, izan be, bertako film onenak aurkeztu eta honen moduko ekimenen bidez nazinoarteko proiekzinoa bultzatzen dau. Garapen-fasean dagoan film ausart horretan, New York uriko undergroundeko artistek, biluzik, Amerikako Ames faltsuaren kontra egiten dabela azaltzen dau Iban del Campok. Burlesque da Dirty Martiniren eta Tiggerren arabera punk rock barria. Proiekzinoa maiatzaren 18an egingo dabe Canneseko jaialdiko Palais K-n.

Gainera, Fragil Cinema (Juanma Bajo Ulloa) produkzino-etxeak Fantastic 7 ekimenean hartuko dau parte Baby proiektuagaz. Ekimen hori honako honeen guztien alkarlanari esker sortu da: Marché du Film - Canneseko jaialdia, Sitges - Kataluniako Zinema Fantastikoaren Nazinoarteko Jaialdia eta Bernardo Bergeret, nazinoarteko aditua eta Blood Window plataformearen sortzailea. Fantastic 7 sustatu izanaren helburua da sortzen dagozan talentuak bultzatu eta negozioetako bazkide potentzialakaz lotu alkarrizketarako eta gogoetarako gune pribilegiatua eratuta. Lehen mailako nazinoarteko zinema fantastikoaren jaialdien babesa jaso dau.

Zazpi izango dira abentureagaz bat egingo daben zinema fantastikoaren jaialdiak: Sitges - Kataluniako Zinema Fantastikoaren Nazinoarteko Jaialdia; Zinema Fantastikoaren Nazinoarteko Jaialdia, Bucheon; El Cairo International Film Festival (nazinoarteko zinema-jaialdia); Guadalajarako Zinemako Nazinoarteko Jaialdia; Zinemearen eta Sarien Nazinoarteko Jaialdiak-Macao, SXSW Sur por Suroeste eta Torontoko Nazinoarteko Zinema Jaialdia, TIFF. Jaialdi bakotxak pitchingeko saioan aurkeztuko daben proiektu bana hautatu dau. Aurkezpena domekan, maiatzaren 19an, egingo da 12:00etatik 14:00etara Palais des Festivals-en K Palaisen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu