‘Nazinoarteko film onena’ sarituko dabe Oscarretan, eta ez ‘atzerrikoa’
2019-04-25 08:37 ZinemeaRoma Alfonso Cuaron mexikarraren filmak eroan eban saria 2018an.
Hollywoodeko Oscars Akademiak iragarri dauenez, atzerriko film onenaren sariak nazinoarteko film onena izendapenagaz nabarmenduko dabe aurrerantzean. Horrezaz gan, datorren urtetik aurrera hamar film aukeratuko ditue sail horretan finalaurrekoetarako eta ez, orain arte legez, bederatzi.
Konturatu gara ‘atzerriko’ erreferentzia hori zaharkituta dagoala zinemearen komunidade globalean, esan dabe nazinoarteko film onenaren batzordeko presidentekideek, Larry Karaszewskik eta Diane Weyermannek.
Izena aldatu arren, sail honetako arauak ez ditue aldatuko: Nazinoarteko pelikula bat AEBetatik kanpo produzidutako film luzea da, alkarrizketak ingelesa ez dan hizkuntza batean dituana. Animazinoko filmak eta dokumentalak onartuko ditugu, eta sail ofizialean herrialde bakotxeko bat onartuko dogu gehienez, Akademiak zehaztu dauenez.
Roma Alfonso Cuaron mexikarraren filmak eroan eban saria 2018an
Akademiak bost izentau aukeratuko ditu makillaje eta ule-apainketa onenaren sarirako, orain arte hiru hautatzen izan baditu be.
Erakundeak ez ditu aldatuko film bat Oscarretarako aintzat hartzeko betebeharrak, eta ez deutse mugarik jarriko Netflixen eta streaming bidezko ganerako plataformetako lanei, betibe pantaila handian ikusteko modua dagoanean.
Arauetan ezarritakoaren arabera, pelikulak zazpi egunez proiektau beharko ditue Los Angeleseko (AEB) eskualdeko zinemetan, gitxienez ordainpeko hiru emonalditan egunero, eta filmok zinemako estreinaldiaren egun berean edo geroago estreinau ahal izango dira plataforma digitaletan, inoiz ez lehenago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!