Bizkaiko oinarrizko kirolari gorazarre

Bizkaie! 2019-04-09 11:37   Kirola

Bilbon emon ditue Bizkaia Kirola Sariak.

Saridunak Bizkaia pilotalekuan (argazkia: BFA) | Ikusi handiago | Argazki originala

Oinarrizko kirolean egiten dan ezinbesteko lana nabarmentzeko, 14. aldiz emon ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Kirola Sariak, Bilboko Bizkaia pilotalekuan egindako ekitaldian. Aurkezleak Aitzol Atutxa aizkolaria eta Iraia Iturregi futbolari ohia izan dira, biak be gazteentzako eredu. Ekitaldian izan dira, ganera, Unai Rementeria Ahaldun Nagusia eta Lorea Bilbao Kultura eta Euskera diputadua.

Hauexek izan dira 2019ko irabazleak: taldeko kirolean, Kaiku emakumezko kadeteen arraunlari taldea; banakako kirolean, Itxaso Munguira Ortiz de Cosca (atletismo egokitua); arbitroen kategorian, M. Teresa Torres Correges (eskubaloia); Jon Iñaki Mardaras Argaluza entrenatzaileen kategorian; Gaztedi sokatira taldea erakundeetan; eta, azkenik, zuzendaritza-langileen kategorian, Gervasio De La Fuente Ibarlucea (errugbia).

2019ko Bizkaia Kirolak Sarien bidez nabarmendu egin ditue 1998tik 2003ra bitartean jaiotako kirolari bizkaitarrek 2018an lortutako kirol merezimenduak, eta eskerrak emon deutsiez oinarrizko kirolari laguntzeko ahaleginean nabarmendu diran teknikari eta erakundeei. Ehun hautagaitza inguru jaso ditue aurtengo edizinorako.

Saria kirol-autorpenerako ekitaldia da, eta, horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak, urtero, lurraldeko oinarrizko kirolean dagoan talentua eta kalidadea erakutsi nahi dau. Herrialdeko kirol-sisteman egiten dan lana gizarteratzea da asmoa, batez be oinarrizko kirolari lotutakoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu