Kimuak programako filmak Tunisian

Bizkaie! 2019-04-02 09:48   Zinemea

Azken urteotan egitasmoaren babespean sortutako pelikularik nabarmenenak erakutsiko ditue.

'Areka' filma emongo dabe Tunisian, besteak beste | Ikusi handiago | Argazki originala

Film laburren zikloa antolatu dau Cervantes Institutuak Tunisiako Zinema eta Ikus-entzunezko Goi Mailako Eskolan, El Marsa urian. Euskal film laburren atzera begirakoa egingo dabe gaur, martitzena, Kimuak proiektuaren 20. urteurrenaren atxakian, programako koordinatzaile Txema Muñozek gidatuta.

Marseillako Cine Horizontes jaialdian sortu zan Tunisiako zikloan parte hartzeko aukerea. Han egozala, Cervantes Institutuaren Tunisiako arduradunak Txema Muñozi agertu eutsan Kimuak Tunisiara eroateko asmoa. Ipar Afrikako herrialde horrek ikus-entzunezkoen tradizino aberatsa dauela dino Muñozek, Kimuak Tunisiako eskola batera heltzea onuragarria eta oso interesgarria da euskal kulturearen zabalkunderako.

El Marsako jardunaldian film labur honeek emongo ditue: Areka (2017), Atxur Animazino Taldea; Aprieta pero raramente ahoga (2017), David P. Sañudo; Beti bezperako koplak (2016), Ageda Kopla Taldea; Democracia (2013), Borja Cobeaga; Cólera (2013), Aritz Moreno; Hileta (2016), Kepa Sojo; eta Renovable (2016), Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño. Ganera, Txema Muñozek Kimuaken inguruko azalpenak emongo ditu.

Kimuak programeak 21 edizino daroaz Euskal Herriko zinemagintzan sortzen diran film laburretatik onenak aukeratu eta urteko katalogoa sortzen. Nazinoarteko jaialdi eta topaketa profesionaletan aurkezten dabe katalogoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu