Aurten, sail barri bat gehituko jako egitarauari: Martxan!

Bizkaie! 2019-04-01 07:55   Zinemea

XII. Huhezinemea apirilaren 2tik 5era.

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 12. edizinoa apirilaren 2an hasiko da. Zinemaz eta ekitaldi ugariz osotutako lau egun izango dira: apirilaren 2tik 5era. Jaialdia Aretxabaletako Arkupe aretoan eta Aretxabaletako Huheziko fakultadean egingo da eta Huhezinemak ikasle, zinemazale, zinemagile zein herritar danak gonbidatzen ditu jaialdia gozetan. Lau eguneko jaialdia hasteko, arratsaldeko 16:00etan Donostiako Zinemaldiko Nest Film Students saileko zenbait film labur proiektatuko ditue Aretxabaletako Arkupe aretoan. 

Donostiako 66. Zinemaldian izandako Huhezinema antolatzen ibilitako bost ikasle. Nest Film Students topaketa horretan epaimahaikide izandako, eta horrezaz gan, hiru film labur ekarri ditue Huhezinemara laugarren aldiz, Zinema Ikasleen Nazinoarteko Topaketearen eta Huhezinema jaialdiaren arteko lankidetza hitzarmenari esker. Ondokoak dira proiektauko dituen film laburrak: The Girl With Two Heads (Betzabé García, Mexiko, 13’), Count your curses (Lòrene Yavo, Belgika, 8’) eta El verano del León Eléctrico (Diego Céspedes, Txile, 20’).

Ondoren, 17:15ean hasita, Josu Martinez zuzendariaren Jainkoak ez dit barkatzen ikusi ahal izango dogu, Lezo Urreiztietaren bizitzea jasoten dauen dokumentala.

Aurten 44 film labur eta, film luze bat izango doguz.

Lehenengo aldiz jaialdia lau egunetan zehar ospatuko da eta egutegi aldaketa horrek badauka arrazoi nagusi bat, izan be, aurten, sail barri bat gehituko jako egitarauari, Martxan! deituriko atal barria, unibersidadeko ikasleei zuzenduta dagoana.

Ikasleen eta sektoreko profesionalen arteko hartu-emonak indartzeko, tutoretza formatuko bilera personalizatuak eskainiko dira proiekturen bat martxan daben ikasleentzat. Bertan, euren proiektuen inguruko zalantzak zein galderak konpartiduko ditue, profesionalen aholkularitzea jasoz. Tutoretzen ondoren, profesionalek masterclass-ak eskainiko ditue unibersidadeko ikasleentzat. Egun bitan egingo da atala eta egun bakotxa zinemearen arlo ezbardin bati zuzenduta egongo da; lehenengo egunean, produzkinoa eta gidoigintzea landuko dira eta bigarrenean, ostera, banaketea. Eta aurtengo egitaraua biribiltzeko ekitaldi ikusgarri bat: Bacon FX, personaiak gorpuzteko behar-beharrezkoak diran elementuak izango dira aurtengo kaleko ekitaldiaren ardatza: protesiak, makillajea, erropak... Efektu berezietako adituak etorriko dira Huhezinemako bigarren egunean, eta protesiak zelan egin eta personaiak maila fisikoan zelan sortzen diran erakutsiko deuskue.

XII. Huhezinemako kartela

Aitzol Zubizarreta (1998, Santurtzi) Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko ikasleak irabazi dau 12. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia iragarteko kartel lehiaketea. Guztira, Euskal Herri osotik bialdutako 33 lan jaso ditu epaimahaiak, eta guztiak aztertu ostean, Zubizarretaren kartela hautatu dau jaialdia iragarri eta euskarrietarako diseinuak sortzeko.

2019ko antolatzaileak eta babesleak

Urtero legez, talde antolatzaile barria izango da. Oraingo honetan, 16 ikasle dabiz jaialdiaren antolakuntzan Iban Del Campo irakaslearen gidaritzapean. Aurten, ondoko ikasleak dabiz lanean: Leire Zarate, Irati Vergara, Haizea Azpilikueta, Eneko Zuberogoitia, Ane Zuazubiskar, Julen Yusta, Irati Gonzalez, Pablo Oteiza, Asier Ugarte, Andoni Marquinez, Gari Suarez, Unai Portilla, Malen Iruretagoiena, Egoitz D. Ibargoitia, Irati Briñas eta Itsaso Garmendia.

Beste urtez, edizino hau posible egiteko, erakunde publiko eta pribatuen ekarpena izan dau jaialdiak; sari erakargarriagoak banatu eta ekintza gehiago antolatu ahal izateko (aurten 5.000 euro baino gehiago banatuko dira saritan). Babesle nagusiak Aretxabaletako Udala eta Eusko Jaurlaritzako Kultur Saila dira. Kolaboratzaileak: Mundukide, Ogeita4, Goiena, Ausolan eta Danobat. Eta, azkenik, laguntzaileen artean dagoz: Zinea, Jakion, Berria, Jausoro Ostatua, Hazi, Bedarreta, Arrasate Hotela, Gaztezulo eta Inprenta.eus

Epaimahaia

Urtero, zineman dabizan profesional euskaldunak ekarten saiatzen dira jaialdiko epaimahai ofiziala osotzeko eta aurten Iratxe Fresneda, Natxo Rodriguez eta Izaskun Arandia izango dira gurean. Lau egunetan zehar (apirilaren 2,3,4 eta 5) ekimen ezbardinak antolatu dira. Egitarau eta eskuorri osoa ikusteko klik egin hemen.

Sari banaketa ekitaldia apirilaren 5ean egingo da, Aretxabaletako Arkupe aretoan.

Aurreko edizinoetan legez, hamar film laburrek osotzen dabe Sail Ofiziala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu