Zinemea eta musikea, Caostica-Fant jaian

Bizkaie! 2019-03-21 09:28   Zinemea

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 25. edizinoa ospatzeko ekitaldi berezia izango da hilaren 29koa.

Maiatzaren 2tik 11ra bitartean egingo dabe aurten Bildurrezko eta Fantasiazko Zinemearen Nazinoarteko Jaialdia, FANT, baina 25. edizinoa danez, aurretik be ekitaldi bereziak egiten dabiz. Esate baterako, atzo, eguaztena, komikien eta bildurrezko filmen inguruko topaketea egon zan Bizkaiko Foru Liburutegian, El Torres eta Borja Crespogaz.

Datorren astean, barriz, Caostica alkarteagaz batera antolatuko dabe Caostica-Fant jaia, musikeari eta zinemeari eskainitako saio berezia. Bilboko Kale Nagusiko BBK Salan izango da topaketea, martiaren 29an, gaueko 21:00etan hasita. Sartzea libre izango da.

Antolatzaileen arabera, topaketa lasaia izango da, ikus-entzunezko alorreko profesionalentzat zein publiko zabalarentzat aproposa. Musikea eta zinema fantastikoa gustuko dituan edozeinek disfrutauko dau saioaz, FANTeko arduradunen esanetan.

Ekitaldian The Devils talde italiarrak joko dau: fuzz meza baltz berezia eskainiko dauela aurreratu dabe. Ostean, Dj Peon Kurtz etorriko da, Vj Anisakisek lagunduta, fantasiazko zinemeagaz lotutako irudi eta zuzeneko soinudun showan. Publikoak ondo ezagutzen dituan deabruzko ikonoei omenaldiak egingo deutsiez: Aita Karrasi, Rosemaryri, Damieni, Medeiros neskatoari eta Aita Berriatuari, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu