2019ko Punto de Vistak baditu irabazleak

Bizkaie! 2019-03-20 09:50   Zinemea

Punto de Vista Sari Nagusia Film Onenarentzat, 10.000 euro: Una luna de hierro, Francisco Rodríguezena.

Punto de Vistaren hamahirugarren edizinoaren nazinoarteko epaimahaiak, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazinoarteko Jaialdiak, honako kideek osotua, Erika Balsom, Dennis Lim eta Eva Sangiorgi, Atal Ofizialean aurkeztutako lan guztiak ikusi ondoren, honako sari honeek emotea erabagi dau:


Sari ofizialak

► Punto de Vista Sari Nagusia Film Onenarentzat, 10.000 euro: Una luna de hierro, Francisco Rodríguezena. Epaimahaiak azpimarratu dau personen eta ondasunen zirkulazino globalak uko egiten deutsola antzezpen erraz bati. Film gogora ekarle eta kezkagarri honek, aldi berean politikoa eta intimoak, berbakera zinematografiko bat sortzen adu erronka honi aurre egiteko eta emoitza berebizikoakaz erantzuteko.

► Jean Vigo saria Zuzendaritza Onenari, 5.000 euron: Parsi, Eduardo Williamsena. Epaimahaiak azpimarratu dau: Film fisikoa da, energiaz betea; teknologia barrien erabilera kreatiboa egiten dau, eta harreman erakargarri eta ezohikoa dakar soinuaren eta irudiaren artean.

► Film Labur Onenaren saria, 3.000 euro: Mums's cards, Luke Fowler-ena. Filma Lan intelektualaren eta amatasunaren erretratu hunkigarria da, zuhurra erabilten dituan bitartekoetan, baina oparoa inplikazinoetan.


Sari bereziak

► Publikoaren Sari Berezia Film Onenarentzat, 1.650 euro, Ojoa guareña, Edurne Rubio.

► Gazteriaren saria Film Onenarentzat, 1.500 euro: The sun quartet, part 2: San Juan river, Colectivo Los Ingrávidos-ena. Diskursoaren indarraren eta formearen potentziaren arteko kohesino gaitasunagaitik; egileek asmau dabe irudia eta soinua gainditzen dituan espazio bat sortzen, eta astindu egin gaitue. Film hau isilarazo nahi izandako errealidade baten garrasia da.

► Epaimahairen aitamen berezia: Altiplano, Malena Szlam-ena; lan honek taiutu dau paisaje bertutetsu bat, kolorearen, testurearen, argiaren eta kimikearen erabilera piktorikoa egiteko.

► Epaimahaiaren aitamen berezia: Vever (For Barbara), Deborah Stratman-ena. Hiru emakume belaunaldiren topaketea da, amaibakoaren etikea eta promesea arakatzen dituana.


X Films

► Egokiak ziran gogoetak egin ondoren, Proyecto X Films deialdiko Hautaketa Batzordeko kideek (Maialen Beloki, Alejandro Díaz Castaño eta Montse Triola) hiru proiektuak idatziz ezagutu ditue, eta ondoren egileen erakusketa publikoari esker, (Jaione Camborda, Colectivo de los Hijos eta Maddi Barber) erabagi dabe Proyecto X Films emotea lan honi: Rojo, Maddi Barber.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu