2019/03/09 12:30
Bilbon, Boluetako Santana 27 Aretoan (Fever). | MusikeaTekno Gaua. Euskal soinu tradizionala musika elektronikoagaz
Tekno Gaua kolektibo getxoztarraren ikuskizuna: tradizioz eta barrikuntzaz betetako bategitea; protagonistak harriparta edo harrizko txalapartea izango da.
Hamargarren urteurrenean, Tekno Gaua bandeak jarraitzen dau musika elektronikoaren eta euskal folklorearen fusino berezia lantzen eta, esangura horretan, ikuskizunak itxiko dau Ekai-Txa bikotearen txalaparta barriro entzuten. Aukera bakarrenetarikoa izango da harripartaz edo harrizko txalapartaz gozetako; zati bakotxak soinu ezbardina sortzen dau, eta egurrez egindako txalaparteak lortzen dituan askotariko musika-tonuetatik harago dabil.
Tekno Gaua
Tekno Gaua kolektiboa Getxon jaio zan, 2009an, eta ordutik hona, jaietako ekimenik erakargarrienetako batda bertako auzoetako batean: Itzubaltzetan. Bertan famatua egin da bere gau elektronikoa, urtero-urtero 3.000 lagunek bisitetan dabena, Tekno Gauak bultzatzen dauen euskal folklore eta musika elektronikoaren arteko nahasketa berezia entzuteko.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!