XII. Huhezinemeak hamar finalistak aukeratu ditu

Bizkaie! 2019-03-07 09:10   Zinemea

2019ko apirilaren 2tik 5era egingo da 12. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia,

'Ancora lucciole' (Maria Elorza) 14’23’’ | Ikusi handiago | Argazki originala

Aurreko edizinoetan legez, hamar film laburrek osotzen dabe Sail Ofiziala. Ondokoak dira aurtengo finalistak:

Gogor atzea (Oier Fuentes) 6’56’’

Shell Phone (Miren Mujika) 9’42’’

Tximeletaren hegaldia (Amaia San Sebastian) 4’41’’

Un agujero en el muro (Carlos Moure) 18’30’’

Minutuak (Mikel Uralde Arrue) 9’50’’

Zain (Pello Gutierrez) 12’36’’

Ama (Josu Martinez) 7’20’’

Asfixia (Leire Egaña) 4’40’’

Agnès (Irati Elortondo) 7’39’’

Ancora lucciole (Maria Elorza) 14’23’’


Antolatzaileen esanetan, Deialdi bete film jaso ditugu sail ofizialean, eta sano gatxa izan da hamar finalistak hautatzea.

Sekula baino euskerazko film gehiago jaso ditugu Huhezinema Euskal Film Laburren 12. edizinoan; Sail Ofizialeko hautaketan be inoiz baino gehiago dira: hamarretik sei film labur dira euskerazkoak. Sail Ofizialean hautatutako hamar lanetatik bost emakume zuzendariek eginak dira, eta beste bostak, gizon zuzendarienak. Hautaketan Euskal Herrian azken urtean egindakoaren lagin anitza batu nahi izan dogu.

Ondokoak dira osotu dogun hamarrekoaren ezaugarrietako batzuk: dramea da hautatutako film labur gehienak barrubatzen dituan generoa, hautatutako film laburren artean animazinoko lan bat dago, eta horreetatik zazpi finantziazino publiko barik eginak dira (Vertigo sarirako hautagaiak). Aurtengo finalisten artean, Ikus entzunezko Komunikazinoa Graduko ikasle ohiek zuzendutako hiru film labur dagoz: Miren Mujikaren Shell Phone, Mikel Uralderen Minutuak eta Irati Elortondoren Agnés.

Apirilaren 5ean, Aretxabaletako Arkupe aretoan egingo dan sari banaketa ekitaldian, Sail Ofizialean hautatutako hamar filmen egileek jasoko dituen 200 euroez gan, beste sari honeetakoren bat irabazteko aukerea izango dabe: Goiena Saria (1.000 euro euskerazko film onenari), laguntza ofizialik barik egindako filmek jaso leikien Vertigo Saria (400 euro), Ikusleen Saria (300 euro) eta Mundukide Saria (700 euro) hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituan film labur onenari).

2019ko apirilaren 2tik 5era egingo da 12. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Hamar film labur horreek apirilaren 5ean proiektauko ditue Aretxabaletako Arkupe aretoan. Bertan izango dira hautatutako filmen egileetako asko, euren sormen lanak aurkezteko eta ikusleakaz
konpartiduteko; beste hainbat gonbidatu be hurreratuko dira Aretxabaletara XII. Huhezinemari amaiera biribila emoteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu