Kirolene Film Fest 2019, maiatzaren 1etik 3ra, Durangon

Bizkaie! 2019-03-05 08:09   Zinemea

Film laburrak jasoteko epea apirilaren 15era arte dago zabalik.

Eskia, surfa, mendia, eskalada, mendiko bizikleta edo naturan egiteko edozein kirol maite dabenek huts egin ezin daben hitzordua dabe Durangon: Kirolene Film Fest saioak maiatzaren 1etik 3ra egingo dau aurtengo ekitaldia.

Kirolene, Kirol Irakaskuntzetako Ikastetxe Publikoak gaur eguerdian aurkeztu dau Durangon Kirolene Film Fest lehiaketearen bigarren edizinoa, maiatzaren 1etik 3ra bitartean Bizkaiko herri horretan bertan egingo dana. Aurtengo lehiaketea aurkezteko ekitaldian parte-hartzaile izan dira, Durangoko alkate Aitziber Irigorasegaz batera, Kimetz Iturralde, Kirolene Film Fest-eko zuzendaria, eta Iker Lopez Torre, Kirolene ikastetxearen idazkaria.

Esparru naturalean egiten diran kirolen erreferente izan nahi dau Kirolene Film Fest film laburren zinemaldiak, jaio zan egunetik sustrai eta zutabe izan dituan baloreei eutsita: naturan kirola egiten dabenen produkzino propioa bultzatu, ingurumena errespetau eta kirolaren baloreak zabaldu, euskerazko lana indartu, desgaitasunen bat daben kirolariei lagundu eta emakumezkoen eta gizonezkoen artean aukera bardintasuna bermatu. Aurten, lehenengoz, aitamen berezia egingo deutseefestibalak emakumezkoek egindako film laburrei.

Igaz bezela, Kirolene Film Fest-ek Profesional eta Amateur sailetako film laburrak jasoko ditu.

Arlo profesionalean, film laburrik onena eta Teaser onena (publikoak sarean botoa emotekoa) sarituko dira.


Amateur arloan ondokoak sarituko dira:

 Eskiko film laburrik onena.

 Snowboardeko film laburrik onena.

 Mendi eta eskaladeari iburuzko film laburrik onena.

 Ur kirolen film laburrik onena.

 Esparru naturalean egindako beste kirol batzuen film laburrik onena (parapentea, mendiko bizikleta, piraguismoa...


Teaser-ik onena (ikusleek sarean botoa emotekoa). Aitamen berezia:

 Film labur inklusiborik onena.

 Euskerazko film laburrik onena.

 Emakumezkoek egindako film laburrik onena.

 Argazki onenaren film laburra.

Kontuak kontu, lanak jasoteko epea apirilaren 15 arte dago zabalik, eta informazino osoa hemen.

Film irabazleen erakustaldia eta sari banaketa maiatzaren 3an egingo dira Durangoko San Agustin Kultur guneko areto nagusian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu