Zabalik dago Kimuak 2019ra aurkezteko epea

Bizkaie! 2019-03-01 09:55   Zinemea

Deialdia maiatzaren 24an zarratuko da.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez eta Euskadiko Filmategia Fundazinoaren laguntzunoagaz antolatutako Kimuak programeak euskal film laburren sustapena eta banaketa dau helburu. Dei honetan hautatutako film laburrak Kimuak deiturapean jasoko dira eta nazinoarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bialduko dira.

Aukeraketan parte hartu nahi daben zuzendari edo produktoreek 30 minututik beherako iraupeneko lanak bialdu beharko ditue. Parte-hartzaile bakotxak nahi beste film labur aurkeztu ahal izango ditu, betibe 2018ko bagilaren 1etik aurrera osotutakoak badira.

Bestalde, beharrezkoa izango da zuzendariak edota produktore nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egoitzea izatea. Hautagaitzea zuzendariak aurkezten badau, gitxienez deialdia argitara emon baino urtebete lehenagotik EAEn erroldauta dagoala egiaztatu beharko dau, edo bertan bost urtez jarraian edo hamar urtez tarteka bizi izan dala. Film laburra produktore edo produkzinio etxe batek aurkezten badau, ostera, EAEn izan beharko dau egoitzea, eta lana enpresa bi edo gehiagoren arteko koprodukzinoa bada, EAEko produktoreak gehiengoa dauen bazkidea izan beharko dau.

Ez dira onartuko estreinautako zein telebistaz, internetez edo beste edozein plataforma publikoren bitartez zabaldutako film laburrak. Era berean, lanok gehienez 25 zinemalditara aurkeztu izatea onartuko da.

Kimuak arduratuko da obrea programetan daben zinemaldi eta ekitaldietara kopiak bialtzeaz. Kimuak-ek ez dau irabazi asmorik eta, beraz, film laburren sustapenak eta banaketeak sortutako diru-sarrera guztiak egileentzat izango dira.


Kontuak kontu, zehaztasun gehiago behar izan ezkero, irakurri oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu