2019/02/28 19:30
Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. | AurkezpenakMikel Lejarzaren 'Yo confieso. 45 años de espía' liburuaren aurkezpena
Mikel Lejarzaren zuzeneko gomutak batzen dituan Yo confieso. 45 años de espía (Roca Editorial) liburuaren aurkezpena.
Mikel Lejarza, Otsoa ezizena ebana SECEDeko (Espainiako inteligentzia zerbitzua frankismoan) eta Gorka ETA-pm ustezko militante zanean, isilik egon da orain arte. Orain, zuzenean, Yo confieso. 45 años de espía liburuan, egin eta sufridutako guztia argitzea erabagi dau. Fernando Rueda kazetariak lagunduta, gomuta gogorrak eta zintzoak idatzi ditu, lehen aldiz bizitzan jazotako guztia zabalduz.
Yo confieso. 45 años de espía liburu gizatiarra da, eta Lejarzak gura izan dau Mamen emazte, konfidente eta misinoetako batzuetan lankide izandakoak jazoerei buruzko ikuspegi personala emotea, hartu-emon gogorretan bizi izandako momentuak zabalduz zein Espainiako zerbitzu sekretuetan denpora gehien daroan agentearen ondoan 40 urte emon dituan emaztearen ikuspegia, hain zuzen be.
Sartzea doban da leku guztiak bete arte, eta streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!