Synonymes' filmak irabazi dau Berlinaleko Urrezko Hartza

Bizkaie! 2019-02-18 10:25   Zinemea

Bigarren sari nagusia: François Ozon-en Grâce à Dieu.

69. Berlinalen, Nadav Lapid israeldarrak zuzendutako Synonymes lanak jaso dau film onenaren Urrezko Hartza. Egoera politikoagatik Israeletik alde egin eta Parisera erbesteratu zan zuzendaria gaztetan. Orduko bizipenak ardatz hartuta egin dau filma.

Bigarren sari nagusia, barriz, epaimahaiaren sari berezia, François Ozonen Grâce à Dieu lanak eroan dau; Lyongo parrokia batean umeek hainbat urtean jasandako sexu gehiegikerien barri dakar. Jazoera errealetan dago oinarrituta, hain zuzen be, urte amaieran izango da abusu horreek egitea leporatzen deutsien abadearen kontrako epaiketea.

Aktore gizonezko eta emakumezko onenaren sariak Wang Jingchun eta Yong Mei txinatarrentzat izan dira, Di jiu tian chang filmean egindako lanagaitik.

Zuzendari onenaren Zidarrezko Hartza Angela Schenelecek jaso dau, Ich war zu Hause, aber filmagaitik.

Alfred Bauerren izena daroan Zidarrezko Hartza, hau da, zinemagintzearen artean ikuspegi barriak edegitea autortzen dauena, Nora Fingscheidten Systemsprenger-entzat izan da.

Sari-banaketako galearen amaieran, omenaldia egin deutsee karguan 18 urte egin dituan Dieter Kosslick-i, orain arteko zuzendariari. Bagilaren 1etik aurrera, Carlo Chatrian italiarra izango da zuzendaria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu