'The favourite' filmak zazpi Bafta irabazi ditu, eta 'Roma'-k bi

Bizkaie! 2019-02-18 10:35   Zinemea

Londresek britainiar zinema sarien 72. edizinoa hartu dau bart.

The favourite Yorgos Lanthimos greziarraren filmak zazpi sari jaso ditu Bafta britainiar zinemearen sarien 72. edizinoan, baina Romak, Alfonso Cuaron mexikarrak bere umezaroari eginiko lanak, film eta zuzendari onenen sariak irabazi ditu. Roma filmak, ganera, atzerriko film onenaren eta argazkilaritza zuzendaritza onenaren Baftak eskuratu ditu.

The favourite filma izan da nagusi: emakumezko aktore onenaren saria (Olivia Colman), bigarren mailako emakumezko aktore onenarena (Rachel Weisz), makilaia eta ule-apainketa onenarena, produkzino diseinuarena, britainiar filmarena, jatorrizko gidoiarena eta jantzigintza onenarena.

Gaueko irabazle nagusiez gan, Bohemian Rhapsody Freddie Mercuryren inguruko biografiak urrezko sari bi eroan ditu: Gizonezko aktore onenaren saria, Rami Malekentzat izan zan, eta Bryan Singerren filmak (eraso sexuala egitea leporatu deutsie eta filmatze lanetatik kaleratu eben amaitu aurretik) soinu onenarena be jaso eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu