Red Bull Cliff Divingeko finala Bilbon izango dogu aurten

Bizkaie! 2019-02-12 13:35   Kirola

Emakumeen txapelketea izango da aurten lehenengo aldiz.

Red Bull Cliff Diving 2019 barri ugarigaz dator: hiru leku barri; dominadun olinpiko bat behin betiko jauzilarien artean; gizon eta emakumeen txapelketea denporaldiko hitzordu guztietan; eta Bilbo azken saileko egoitza izatea.

Hamazortzi nazionalidadetako jauzilariak izango dira munduko ibilbideko zazpi geralekuetan, eta egungo txapeldunek, Gary Hunt (GBR) eta Rhiannan Iffland (AUS) jauzilariek eginahalak egin beharko ditue tituluari eusteko.

Palawan ugarteko El Nido (Filipinak), Dublin (Irlanda) eta Beirut (Libano) dira aurtengo ibilbideko geraleku barriak, Italia, Portugal eta Bosnia-Herzegovinako ohiko geralekuakaz batera, eta denporaldiaren amaierea Bilboko Salbe Zubian izango da, irailean.

Red Bull Cliff Diving ekitaldiaren munduko sailen hamaikagarren denporaldian, geraleku guztietan antolatuko dira gizonen zein emakumeen kategoriak, eta salto ikusgarriak egingo ditue 85 kilometro/ordu baino arinago 27 metrotik eta 21 metrotik, hurranez hurran. Kontzentrazinoa, abilezia eta kontrol fisikoa izango dira euren babes bakarrak.

Ia-ia distantzia olinpikoa hirukoizten daben altueretatik, kareharriko paisajeetan hasiko da txapelketea, dortoka eta ehunaka arrain-espezie eta koralen artean. Txapelketan, itsaslabarretatik esmeralda koloreko uretara egingo dabe salto Filipinetako El Nidon. Urruneko ur beroetatik etorri, eta urian bertan sartuko da da txapelketea, bigarren txandan beste uri barri batera joango baita salto egileen elitea: Irlanda, Dublingo Grand Canal Dockeko plataformetatik salto egingo daben lehenengoz.

Bagila munduko sailen hilebetea da, eta orduan itzuliko dira atletak etxeak hatxetatik ateratzen diran lekura. 70.000 zale izango ditue zain Polignano a Mare herrian, Italia hegoaldean. Handik São Miguel ugarteko hatx zoragarrietara eroango dabe txapelketea, Azoreak ugarte portugaldarretara; bertan, zortzigarren aldiz jarraian egingo dabe salto zuzenean labar bolkanikoetatik.

Garagarrilean, Ekialde Ertaineko lurralde barrietara joango dira atletak, hain zuzen be, Beiruteko Raouché auzora (Libano). Herrialdeko uririk handiena bada be, jauzilariak Pigeon Rocks labarretatik abiarazoko dira, eta denporaldiaren bigarren zatiari emongo deutsee hasierea. Hortik, azken-aurreko geralekura joango dira, Stari Most azpiko (Mostar zubi zaharra) Neretva ibaiaren ur hotzetara, Bosnia-Herzegovinan izango da hori eta altuera handiko saltoak tradizino bilakatu ziran orain mende asko.

Final bat eta barri bat! Salbe zubiaren ganeko plataformak izango dira Bilbon antolatutako denporaldi amaierako erorketa aske estetikoen urtekerea. Bertan, King Kahekili 2019 trofeoa banatuko jake irabazleei. Emakumeek arte dotore hori Guggenheim Bilbao Museoaren alboan erakutsiko daben lehenengo aldia izango da.

Red Bull Cliff Diving munduko sailetan, 2019. urtea izango da maila altuenetako bat izango dauen denporaldia, izan be, igazkoaren ostean, mailak gora egin eban eta beste arpegi batzuk ikusi genduzan podiumean. Ganera, atleten belaunaldi oso bat batu zan. Nahiz eta Gary Hunt britainiarra (7 aldiz munduko txapelduna) izan faboritoa, Greg Louganis kirol-zuzendariak uste dau edozer jazo daitekeela gizonen txapelketan. Jauzilari iraunkorrek etenbarik hobetzen dabe jokoa, eta jauzilari olinpikoak munduko FINA kopearen bitartez sailkatzen dira. Jonathan Paredes, 2017. urteko txapelduna, gogor lehiatuko da britainiarrari koroa kentzeko.

Orlando Duque kolonbiarra 2009. urteko munduko sailetako txapelduna izan zan, eta munduko hainbat titulu eskuratu ditu. Wildcard lez parte hartuko dau 2018ko denporaldian izandako lesino guztien ostean. Gauza bera jazo jako Ginger Huber jauzilariari, eta Ameriketako AEBetako rookie dan Eleanor Townsend Smart-i laga deutso postua. Jessica Macaulayk, kategoria iraunkorra lortu dauen lehenengo britainiarrak, erronkea egingo deutso Rhiannan Iffland australiarrari, txapelketearen historian emoitzarik onenak lortu dituan jauzilaria. Aurten Adriana Jiménez nagusitu daiteke. Mexikarra gozokiari pa eginda geratu zan 2018. urtean, eta segurutik ahalegin handiagoa egingo dau aurten Iffland jauzilariaren tituluen bolada ona eteteko.

Erorketa libreetan, hiru segundo baino ez ditue izango jauzi estetiko eta gero eta konplexuagoak egiteko. Edozer jazo daiteke mundu osoko jauzilaririk onenak plataformara heltzen diranean.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu