Hiru film labur, beharrizan berezidun umeen egunerokoa erakusteko
2019-01-23 13:33 ZinemeaBBK-ren eta Bizipoza Alkartearen arteko lankidetzeari esker jaio da proiektua.
Beharrizan bereziak dituen umeakaz lan egiten daben Bizkaiko hiru erakunde dira plazaratu barri diran pelikulen abiapuntua: Ume Alaia, Aspanif eta Apnabi. Animazinozko film labur bana egin dabe Bizipoza Alkarteak eta BBK-k, ume horreen egunerokoa gizarteratu eta hiru alkarteon zeregina erakusteko.
Balioetan hezteko eta desbardina danari begirunea izaten ikasteko, material aproposa dira hiru filmak, batez be ume eta gaztetxuentzat. Horregaitik, pelikulak Bizkaiko 280 ikastetxetara bialdu ditue. Era horretara, beharrizan bereziren bat daukien umeek egunero-egunero daukiezan trabak eta zailtasunak ulertzen lagunduko deutse ikasleei.
BBK-ren eta Bizipozaren arteko alkarlanaren emoitzea dan egitasmo hau 2017an hasi zan. Urte haretan, bost film labur produzidu zituen, Irria aldizkarian argitaratutako ipuinetan oinarrituta. 2018an beste hiru ikus-entzunezko sortu zituen eta, aurten, Ume Alaia, Aspanif eta Apnabi alkarteen inguruko lanek biribildu dabe proiektua.
Aurreko urteetako film laburretan agertutako alkarteak honeek izan ziran: Kale Dor Kayiko, Gure Señeak, Aspanovas Bizkaia, Euskal Herriko Down Sindromearen Fundazinoa, Gizakien Lurra, Bolunta, Chernobil eta Ulertuz. Aurtengoen inguruko datuak:
Ume Alaia
1994an sortua, adopzinozko gurasotasuna arduraz bizi eta horretaz gozau gura eben aita-ama batzuen bultzadeari esker, begiak itxi barik beren seme-alabek edo eurek topau eikiezen arazoen aurrean. Adopzino-prozesuetan hobekuntzak proponiduteko ardurea dabe.
Aspanif
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!