Bilbao Bizkaiak kalidade oneko turismoa bultzatuko dau Fitur Azokan

Bizkaie! 2019-01-23 09:14   Kulturea

FITUR 2019n, urtarrilaren 23tik 27ra, 886 erakusmahai titular jarriko dira.

Bilbok eta Bizkaiak aurtengo FITURen aurkeztuko dituen barritasunen artean, besteak beste, garraio publikoagaz urian eta eskualdeetan egiteko 16 ibilbide indartuko dira. Trenez, autobusez edo metroz mobiduteko ibilbideak zehaztu ditue, eta Bilbo Handitik, Urdaibaitik, Cadaguatik, Lea-artibaitik edo Durangaldetik egiteko turismo-bideak jaso dira, besteak beste.

Igaz, 2018. urtean, turisten % 24,9k garraio publikoa erabilteko hautua egin eban Bilbon zehar ibilteko, eta turisten % 27,1ek be sistema bera erabili eban Bizkaia osoan zehar ibilteko. Uria eta lurraldea bisitau eta garraio publikoa erabili ebenen artean, % 64,4k metroa aukeratu eban, % 17,9k autobusa eta % 17,7k trena. 2019. urteko helburua garraio publikoaren erabilerea handitzea da.

FITURen aurtengo edizinoan, Bilbao Bizkaiak Truly Unique Shopping katalogoa aurkeztuko dau barritasun legez. Bertan, urian eta lurraldean eskura dagozan turismo-eskaintzez saltoki bikain eta ezbardinen bitartez gozetako gonbita egingo da, izan be, balio erantsia gehituko deutsee Bilbo eta Bizkaian egingo diren bisitei. Betiko produktuak eskaintzen dituen saltokiak izango ditugu, baita erakusleihoetan jokera aurreratu eta abangoardistenak dituenak be. Bilboko eta Bizkaiko merkatarien alkarteakaz eta Bilboko Merkataritza Ganbereagaz batera egin da katalogoa.

Argitalpenean jasotako proposamenak sei gairen arabera sailkatu dira: Basque CornerBasque Experience,  Basque DesignTiendas Genuinas, denda ospatsuak oraindino bizirik dagozalako eta iraganeko elementuak dituelako; Dulces de Bizkaia eta Gourmet, kalidade oneneko euskal gastronomiagaz.

2018an, Bilbo eta Bizkaia bisitau ebenen % 27,8k erosketakaz zerikusia dauen turismoa gura eben, eta bisitari bakotxak, batez beste, 90.16 euro gastau zituan. Argitalpen hori merkaturatzearen eta zabaltzearen asmoa da 2019. urtean turismo-mueta hori bultzatzea eta erosketetan turistek batez beste egiten daben gastua handitzea.

Aitatutakoez gan, beste argitalpen bi aurkeztuko dira Bilbok eta Bizkaiak FITUR azokan izango daben espazioan:

Pride Every Where eta The Place to BE.


Bilbao Bizkaia Card

Bilbao Bizkaia Card txartela Bilbao Turismoko bulegoetan eta www.bilbaobizkaiacard.com webgunean saltzen da.


Bilbao Bizkaia

Ardatz atlantikoari jagokonez, bisitarien kopurua gehien hazi dan lekuen artean finkatzen dago Bilbao Bizkaia. Azken lau urteetan, 2015-2018 aldian, bisitarien sarrerek % 20,1 egin dabe gora eta ostatu-gauek % 25,3. Gaur egun, batez beste, 2,16 gau igaroten ditue turistek Bizkaiko kostaldean eta 2,36 lurraldearen barrualdean.

Turismo-sektorea lurraldeko eta uriburuko ekonomia-eragileetako bat da, bai zuzeneko eragin ekonomikoagaitik, bai tokiko enpleguan eta beste sektore osogarri batzuetan dauen eragin dinamizatzaileagaitik. Azken lau urteetan, jomugako gastua hazi egin da nazinoarteko merkatuen igoereari esker.


2019-2025eko Turismo ekintza plana

Bilbon eta Bizkaian turismoa sustatzeko 2019. urtean gauzatuko diran eta FITUR azokan aurkeztuko diran berritasunak 2019-2025eko Turismo Ekintza Planean dagoz jasota. Plana urtarrilaren 10ean aurkeztueben Azkuna Zentroan. Ekintza Planean jasotakoaren arabera, datozen urteetan 93 jarduketa gauzatuko dira, eta Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak konpromisoa erakutsi dabe turismo-sektorearen hazkunde kualitatiboa bultzatzeko modu iraunkorrean eta ikuspegi jasangarria ardatz hartuta.

 

Fitur

Turismoaren profesionalak batzeko topagune globala da, bai eta Iberoamerikako merkatu hartzaileentzako azokarik garrantzitsuena be.

2019. urteko FITURen edizinoan, urtarrilaren 23tik 27ra, 886 erakusmahai titular jarriko dira, eta 165 herrialde eta eskualdetako 10.487 enpresa batuko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu