'El reino' filma izan da Feroz sarietan irabazle, Bilbon
2019-01-21 08:31 ZinemeaRodrigo Sorogoyenen pelikuleak bost sari irabazi ditu, Bilbao Arenan egindako ekitaldian.
Rodrigo Sorogoyen zuzendariaren El reino, ustelkeria politikoari buruzko thrillera izan da Feroz Sarietako irabazlea. Espainiar Estaduko hedabide berezituek emoten ditue sariak.
Film luzeak bost sari lortu ditu hamarretik: pelikula dramatiko onena, zuzendari onena, gizonezko aktore protagonista onena (Antonio de la Torre), bigarren gizonezko aktore onena (Luis Zahera) eta gidoi onena.
Carlos Vermuten Quién te cantará pelikulak lau irabazi ditu zortzitik: emakumezko aktore protagonista onena (Eva Llorach), jatorrizko musika onena (Alberto Iglesias), trailer onena eta kartel onena.
Aktoreen artean Anna Castillo izan da sarituena. Sari bi irabazi ditu: Viaje al cuarto de mi madre pelikulan eta Arde Madrid serie komikoan egindako lanagaitik.
Komedia onenaren saria Campeones pelikuleak jaso dau; Javier Fresserrek zuzendua, elbarriak diran personei buruzko istorio bat kontetan dau.
Serieak
Paco Leon eta Anna R. Costaren Arde Madrid eta Carlos Sedes eta Jorge Torregrossaren Fariña izan dira irabazleak.
2018ko Ohorezko Feroz saria Jose Luis Cuerda zuzendariarentzat izan da. Pozik agertu da istorio xumeak kontetan dituen pelikula neorrealistak egiten diralako.
Lehen aldiz publikoaren aurrean egin dabe ekitaldia; 3.000 bat persona izan dira Bilbao Arenan Ingrid Garcia Jonsson aktoreak gidatutako sari banaketea ikusteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!