Feroz 2019 sariek zinemako eta telebistako onena batuko dabe Bilbon

Bizkaie! 2019-01-18 14:38   Zinemea

Galea urtarrilaren 19an egingo da Bilbao Arenan, eta Ingrid García-Jonsson interpretea izango da aurkezlea.

Paco León, Inma Cuesta, Jose Coronado, Marisa Paredes, Alexandra Jiménez, Malena Alterio edo Javier Rey hautagaiak, besteak beste, Feroz 2019 Sarien amaierako galan izango dira urtarrilaren 19an Bilbao Arenan. Gonbidatuen artean, Javier Calvo, Javier Ambrossi, María León, Berto Romero, Ester Expósito, Mariano Barroso, Julián López edo Alejandro Amenábar izango dira.

Galea urtarrilaren 19an egingo da Bilbao Arenan, eta Ingrid García-Jonsson interpretea izango da aurkezlea.

El Reino filma da hautagaitza gehien dituan filma (10). Rodrigo Sorogoyen zuzendariak zuzendari onenaren eta gidoi onenaren (Isabel Peñagaz batera) sariak jasotea espero dau, eta bertan izango da Ana Wagener (taldeko emakumezko aktorerik onenaren izendapena) eta Luis Zahera (taldeko gizonezko aktore onenaren izendapena) aktoreakaz batera.

Quién te cantará lanak 8 sari irabazi ahal izango ditu, eta Carlos Vermut izango da ordezkaria eta hiru sari irabazi ahal izango ditu (zuzendaritza, gidoia eta kartela). Ganera, Eva Llorach (emakumezko aktore nagusi onenaren izendapena) eta Natalia de Molina (taldeko emakumezko aktorerik onenaren izendapena) interpreteak egongo dira, Oscar saria jasoteko hiru aldiz izendatua izan dan Alberto Iglesiasegaz batera. Azkenak izendapen bikotxa jaso dut musika original onenaren kategorian, Vermuten lanean eta Icíar Bollaínen Yuli filmean egindako lanagaitik.

Asghar Farhadi-ren Todos lo saben film luzeak sei izendapen jaso ditu, eta baieztatu egin dabe Eduard Fernández ere bertan izango dela, taldeko gizonezko aktore onenaren izendapena jaso duena.

Faboritoetako beste bat Petra filma da (5 izendapen), eta interpreteetako bi bertan izango dira: Marisa Paredes eta Joan Botey. Taldeko emakumezko eta gizonezko aktore onenaren izendapena jaso dabe biek, hurranez hurran.

Campeones, Carmen y Lola eta Viaje al cuarto de una madre filmek 4 izendapen jaso ditue. Lehenengo biak izan dira denporaldiko ezusteak. Javier Fesser-en filmak izan dau erantzun onena Espainiako estreinaldien artean, eta, bigarrenak, Arantxa Echevarría zuzendari dauenak, barriz, sariak eta aintzatespenak jaso ditu nazinoarteko hainbat jaialditan. Zinemagile biek zuzendari onenaren saria jaso ahal izango dabe, eta, hortaz, Bizkaiko uriburura etorriko dira. Hirugarren filmari jagokonez, bertan parte hartu daben aktore bi izentau ditue: Lola Dueñas (aktore nagusia) eta Anna Castillo (taldeko aktorea).


Babes handia izentautako telesailetarako

Telesailen atalean, Arde Madrid da hautagai nagusia (7 izendapen), eta taldekideetako asko izango dira Bilbao Arenan. Paco León eta Inma Cuesta, jagoken kategoriako interpreterik onenaren saria jasoteko hautagaiak, Julián Villagrán, Debi Mazar, Fabiana García Lago eta lehen aitatutako Anna Castillogaz izango dira bertan. Guzti-guztiak dira aktore taldeko onenaren izendapena jasoteko hautagaiak, gizonen eta emakumeen kategorian.

Mariano Barroso-ren El día de mañana lanak bost hautagaitza ditu, eta zuzendariaz gan, izendapenak jasotako aktoreak etorriko dira Feroz Sarietara: Oriol Pla (protagonistarik onena), Jesús Carroza eta Karra Elejalde (biak taldeko aktorerik onenaren sarira izendatuak).

Paquita Salas lanaren kasuan (4 izendapen), Javier Calvo eta Javier Ambrossi zuzendariez gan, saria jasoteko hautagaiak diran hiru interpreteak batuko dira: Brays Efe (aktore protagonistarik onena), Belén Cuesta eta Lidia San José (biak taldeko aktorerik onenaren sarira izendatuak).

Vergüenza telesailaren bigarren denporaldia (4 izendapen) gaueko sail faboritoen artean dago. Juan Cavestany eta Álvaro Fernández-Armero sortzaileek sailean parte hartu daben antzezle nagusietako bat izango dabe alboan: Malena Alterio (aktore protagonistarik onena).

Gainerako hautagaiek be bertan izango direla baieztatu dabe: Najwa Nimri (Vis a Vis) eta Eva Ugarte (Mira lo que has hecho), aktore onenaren sarirako hautagaiak; eta Manolo Solo (La peste) eta Antonio Durán (Fariña), taldeko aktorerik onenaren sariagaitik lehiatuko diranak.

Zerrenda horri alfonbra gorritik igaroko diran beste hainbaten izenak gehitu behar jakoz, besteak beste: Julián Lopez, Cayetana Guillén Cuervo, Leticia Dolera, Eduardo Casanova, Lucía Jiménez, David Trueba, Bárbara Goenaga, Álvaro Rico, Mina El Hammani, Danna Paola, Tamar Novas edo Alberto Rodríguez.

Barriemaile Zinematografikoen Alkarteak (AICE) 2014tik antolatzen ditu Feroz Sariak. Talde horretan dagoz telebistan, irratian, prentsan eta Interneten zinemeari buruzko informazinoa emoten daben 200 kazetari eta kritikari baino gehiago. Orain, Feroz Sariek Bilboko Udalaren babesa, L’Oréal Professionnel, Silestone, Azul Marino Bidaiak, Ecovidrio eta ¡Hola! aldizkariaren laguntzinoa eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) lankidetzea dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu