XVI. Laburbira antolatzeko eskaerak zezeilaren 7ra arte egin daitekez

Bizkaie! 2019-01-18 09:46   Zinemea

Eskaerak honako helbidean: leire@topagunea.eus edota telefonoan egin: 674345756.

Honezkero egina dago, martiaren 18tik apirilaren 17ra, aurtengo zirkuituan izango diran filmen aukeraketea. Laburbira euren herrian izatea nahi dabenek, barriz, zezeilaren 7ra arte dabe eskaerea egiteko aukerea.

2018an, Euskaltzaleen Topagunean 29 film labur jaso ditue euskerazko film laburren zirkuituan parte hartzeko. Horreetatik 9 aukeratu barri dira XVI. edizino honetan herriz-herri zabaltzeko, honakoak:

o Begi ninien koreografia (Arrate Fernandez).
o Shell phone (Miren Mujika).
o Zapatak (Irati Murua).
o Ama (Josu Martinez).
o June (Arantza Ibarra).
o Hotzean garbitu (Maddi Barrenetxea- Marta Teijeira).
o Ilunpean (Iker Maguregi eta Andrea Martinez).
o Erroak (Ane Zuazubiskar).
o Handiak eta txikiak (Laida Ruiz).

Aurten aukeratu diran filmeen fotograma, sinopsiak, egileen barri, hemen duzue. 


Laburbira herriz-herri

Laburbirak, 2018an, hemen eta euskeraz sortutako film laburrak erakutsi zituan honako 29 herrietan: Bergara, Ordizia, Azpeitia, Lazkao, Sestao, Ermua, Etxebarri, London, Usurbil, Sondika, Paris, Getaria, Gasteiz, Larraintzar-Ultzama, Irun, Soraluze, València, Zumaia, Hondarribia, Areatza, Arespalditza, Oñati, Azkoitia, Basauri, Hernani, Biasteri, Igorre, Mutriku eta Arrasate. Euren herrietara Laburbira ekarri nahi dabenek eskaerak egiteko aukerea dabe zezeilaren 7ra bitartean, honako helbidean: leire@topagunea.eus edota telefonoan: 674345756.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu