Bilbok 'Oporrak Bakean' kanpainea babestu dau
2019-01-14 09:23 KultureaUme sahararrei harrerea egitea sustatzea da asmoa.
Bilbok, aurten be, orain 30 urte hasitako ekimen horren alde egin dau: ekimen horri esker, lortu da Euskadin uda garaian hile bi igaro deiezan saharar igeslari-kanpamenduetatik etorritako edade txikikoek euskal eta saharar kulturen arteko loturak sustatuz.
Saharar herriak 40 urte baino gehiago daroaz igeslarientzako kanpamenduetan bizirik irauten, munduko eskualderik siku eta gogorrenetako batean, euren herrialdera ezin itzulita. Egoera horretan bizi dira 56.000 edade txikiko, 14 urtekoak, eta euren arteko % 30ek ez dau behar besteko hazkundea izan, klimeagaitik eta behar dan moduko elikadurarik ez dabelako izan.
Oporrak Bakean ekimenak, beraz, bideratu egiten dau 10 eta 12 urte bitarteko umeak euskal familietan bizi daitezan, aldi batez basamortuko bizimodu gogorretik aldenduz udako garaian (han, 55 graduraino heldu daiteke tenperaturea gerizpetan), eta behar bezelako elikadurea eta osasun-arretea eskainiz, ondo hazi daitezan.
2018an, Euskadin, 316 umeri egin jaken harrerea, eta 2019ko udan kopuru horretara heldu nahi da, gitxienez, eta, horretarako, 100 familiak parte hartzea behar da.
Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Bardintasun, Lankidetza eta Bizikidetza Saileko zinegotziak, Abdulah Arabi Fronte Polisarioaren Euskadiko ordezkariak, Amaia Elorza Sahararagazko Koordinazino Unidadeko ordezkariak eta programearen ardurea daroen hainbat euskal alkartetako ordezkariek kanpaineari buruzko zehetasunak emon ditue, eta kanpainearen webgunea emon dabe ezagutzera.
Orain familia bi ditut, harrerea egin jaken edade txikikoen lekukotzak
Orain familia bi ditut: bat Saharan eta bestea Euskal Herrian lemapean, Oporrak Bakean programeak harrerea egin jaken edade txikikoen sentimendua laburbatzen dau. Azken urteetako udak Euskadin igaro dituen umeen lekukotza laburbatuak hartuz oinarritzat, kanpaina honek hainbat ikus-entzunezko erabili ditu, eta, era bateko eta besteko irudi eta grafismoakaz, eurek gustokoen izan dituen edo deigarrien egin jakezan irudiak edo egoerak agertzen ditu.
Edozein familiak parte hartu leike, nahiz bakarrik dagozan personek, nahiz bizikidetza-unidadeek, seme-alabak izan edo ez. Bateren bat etxean hartzeko lekua izatea, eta denporea izatea, eta, batez be, denpora hori edade txikikoagaz egoteko gogoa izatea, horra proiektu horretan parte hartzeko bete behar diran baldintza bakarrak.
Informazino gehiago hemen.
Bilbo kulturen arteko uria, balioen uria
Bilboko Udalaren konpromisoa sendoa da Bilbo kohesionadu, barritzaile eta kulturarteko baten alde, Bilbo Balioen Uria udal estrategiagaz bat datozen balioak bilatuz eta umeak babestuz eta euren parte hartzea sustatuz.
Udalak hitzarmenak daukaz zenbait erakundegaz, beste herrialde batzuetako edade txikikoek euren garapena eta hazkuntzea hobetu deiezan, erradiazino nuklearra dagoan lekuetan, muturreko klimea dagoan lekuetan edo familia desegituratuetan arretarik eta maitasunik barik bizitearen ondorioak arintzeko.
Hitzarmen horreen bidez, alde batetik, Fronte Polisarioaren Ordezkaritzeagaz batera, Oporrak Bakean izeneko programea pagetan da, eta, beste aldetik, Europa ekialdeko umeei harrerea egiteko eta lekuz aldatzeko modua bideratzen da, Bikarte, Chernobileko Umeak, Chernobil alkartea, ACOBI eta Ukraina Gaztea alkarteen bidez.
Era berean, beste udal erakunde batzuek be laguntzen dabe harrerea egin jaken edade txikikoen udea alaiagoa izan daiten, eta kirol-instalazinoak erabilteko aukerea emoten jake: Azkuna Zentroak ugerlekura doanari sartzen ixten deutse, eta Bilbao Kirolak erakundeak bonoak emoten deutseez familiei, bai kanpoko ugertokietarako, bai kiroldegietara sartzekobe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!