Zinematekeak zinemearen historia batzen daben 50 pelikula eskainiko ditu

Bizkaie! 2019-01-08 11:02   Zinemea

Urtarrilaren 9tik historiako pelikula ezagunenak barrikusteko aukerea egongo da Bilbon.

Azkuna Zentroak, Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, zinemearen historia gainbegiratuko dau 50 pelikula ezagunen proiekzinoaren bidez.

Bihartik aurrera, hilaren 9tik aurrera, XX. mendeko ikonografiaren zati handi baten oinarria dan irudi bat eregiteko balio izan daben 50 maisulan egongo dira ikusgai, zinemearen historia batzen daben 50 pelikula gomutagarrienak.

Kontuak kontu, egitarau honegaz Azkuna Zentroak historiako filmik onenen errepaso bat eskainiko dau. Honen bidez, geldialdia egingo dau Federico Fellini, Jean-Luc Godard edo Agnès Varda lako zuzendari handien lanean; aintzat hartuko ditu beren garaiko ikur bihurtu ziran interpreteetan: Marylin Monroe, Charles Chaplin, Carole Lombard zein Gene Kelly.

Horrezaz gan, zikloak, Jules Furthmann edo Leigh Brackett lankidetzan ibilitako filmik onenetako batzuk (aro klasikokoak), eta Suso Cecchi d’Amico aparta edo Graham Greene idazle eta kritikari britainiarrak egindako zenbait lan batuko ditu.

Pelikulak jatorrizko bersinoan, azpitituluakaz proiektauko dira. Sarreren prezioa 4,5 eurokoa izango da, eta 3,5 eurokoa AZ txartelagaz.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu