Hemen da XII. Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdia

Bizkaie! 2019-01-07 09:49   Zinemea

2019ko urtarrilaren 7tik 12ra egingo da Dock Of The Bay.

THE KING KHAN & BBQ SHOW | Ikusi handiago | Argazki originala

Hamaika hilabetez galdetu deutsagu geure buruari nor garen, zer jaialdi nahi genduan, norantz jo nahi genduan. Hamaika hilabetez jardun dogu behatzen eta aztertzen zinema dokumental musikalaren nazinoarteko egoerea, gero eta proposamen ugariagoak batzen dagoana, eta askoz be ausartagoak ganera. Eta leitekeana da aurtengo hau izatea, 12 urteren ondoren, Dock of the Bay-ren edizinorik hausnartuena, aztertuena eta landuena.

Jaialdi bat dan aldetik honaino ekarri gaituan esentziatik iges egin barik, edizino hau erronka berezi bat da, baita lehiaketa sailaren apustu bat be, historiak kontetako modu barri horreek txertatzearen alde. Kontakizunak gure barruetan geratzea, kontakizun horreek gu harritzea eta zinema dokumental musikalari berari ikuspegi desbardinetatik heltzea, hori da asmoa. Horregaitik ekarri nahi izan ditugu Dock of the Bay honetara begirada barri horreek, bizitzako historia liluragarriak zeharkatu eta zirrarea egiten deuskuen formatuakaz olgetan dabenak.

Forma narratibo barrien aldeko apustu horren eraginez sortu dogu Dock Live, zinemea eta zuzeneko musikea batzen saiatuko dan sail berezi bat, barriro sekula errepetiduko ez dan zeozer behatzearen sensazino hori eragiteko.

Ganera, joandako edizinoan hasierea emondako sail biei eutsi deutsegu: Perfect Day, urteko dokumental nabarmenenak eta sarituenak jasoten dituana, eta Paint it Black, aurten Fernando Trueba-ren atzerabegirako baten alde apustu egingo dauena.

Gazteei zuzendutako publiko barrien sailagaz be jarraituko dogu, eta musikearen, literaturearen eta irudiaren arteko loturan pentsetan jardungo dogu aurten be, ikus-entzunezkoaren inguruko gure mintegian.

Edizino hau laburbatu daiteke orain urtebete geure buruari egin geuntsan galderearen erantzunagaz: Nor gara? Izaki bizidun batek legez funtzionetan dauen jaialdi bat gara, bere bizialdian aldatzen doana, eta topetan dituan historien hautaketarik onena zuei eskaintzea, beste asmorik ez dauena, zuek zineman hunkiarazotea. Zeozer argi badogu, hau baita: hemen gagoz apropos nahi dogulako egon eta zuek zagozielako. Eta, batez be, musikeak eta zinemeak oso zoriontsu egiten gaituelako.

Zuzeneko musikeak beti izan dau protagonismoa eta garrantzia jaialdian eta, esangura horretan, hiru ekitaldi nabarmendu daitekez:

- Kontzertua: Urtarrilaren 10ean, Donostiako Dabadaba Aretoan: THE KING KHAN & BBQ SHOW.

- Kontzertua: Urtarrilaren 11n, Donostiako Convent Garden Kripta Aretoan: Dock Of The Bay Keler Festa: AXEL CASAS.

- DABADOCK - Dock Of The Bay-ren amaierako jaia, urtarrilaren 12an, Donostiako Dabadaba Aretoan: SUGAR & SPICE (Gauerdian) + MIQUI PUIG (02:00) + ARBI SQUAS (04:00).


Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu