2018/12/27 18:00
Bilbokoko Dock Aretoan (Uribitarte Paselakua, 6) | Aurkezpenak'Itzulitakoak' kolektiboaren aurkezpena
Itzulitakoak
Atzerrian lan esperientzia (3 urtekoa gitxienez) izan eta gero Euskadira itzulitako profesionalen harrera sarea.
Alkarteak helburu bikotxa dakar: batetik, beste herrialde batzuetatik joan-etorriko bidea egin daben profesionalei, bizipen bardintsu edo antzerakoak iragan ditun personakaz esperientziak, informazinoa eta kontaktuak alkar trukatzeko foro bat eskaintzea, eta bestetik, itzulitakoen kolektiboaren ikusgaitasuna areagotzea, enpresa, instituzino eta gizarteari gehitu leikioen balio erantsia agertarazoz.
18:00 - 18:15 Harrerea eta Itzulitakoak kolektiboaren aurkezpena.
18:15 - 18:45 Mahai-imgurua: Itzulitakoak taldeko profil ezbardinetako kideek euren esperientzia personal eta profesionalak azalduko ditue, eta Euskadirako joan-etorriko bidaian ikasitakoak konpartiduko ditue.
19:00-19:45 Idea laborategia: hurreratutakoak talde txikietan banatuko dira, era dinamiko eta parte-hartzailean ondorengo eztabaidagaiak aztertzeko: Zer ekarriko zeunke Euskadira zu bizi izan zaren herrialde(eta)tik ondoko gaiei jagokenez: 1) Enpresa-kulturea 2) Harreman sozialak 3) Norberaren garapen personala?
19:45-20:00 Ondorioak eta amaierea.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!