Zabalik 12. Huhezinema jaialdira film laburrak aurkezteko epea
2018-12-20 07:59 ZinemeaZezeilaren 15era arte bialdu leitekez.

2019ko apirilaren 2tik 5era egingo da 12. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Bertako hiru sailetako baten parte hartu nahi daben sortzaileek epea zabalik dabe euren lanak aurkezteko, zezeilaren 15era arte. Danetara, 5.000 euro emongo ditue saritan.
Sail Ofiziala da Huhezinemako atal nagusia. Jasotako film guztien artean, batzorde batek hamar aukeratuko ditu lehiaketarako. Euskerazko film labur onenari 1.000 euro emongo deutsiez. Ganera, 200 euro emongo deutsiez Sail Ofizialerako aukeratutako bakotxari.
Huhezinemako antolatzaileen arabera, Euskal Herriko zinemagileen lanak baino ez ditue onartuko Sail Ofizialean, edo berton erroldatuta dagozanenak. Lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu leitekez, baina euskeraz edo gaztelaniaz ez diranak azpitituluakaz bialdu behar dira. Gehienez 30 minutuko filmak izango dira. Oinarriak hemen.
Beste sail biak MU Ikasleen Saila eta Kutixi Saila dira. Lehena, Mondragon Unibersidadeko ikasleentzat da; bigarrena, gastronomiaren inguruko filmentzat. Beste alde batetik, 12. edizinoko kartela aukeratzeko lehiaketea be abian dala gogoratu behar da. Urtarrilaren 14ra arte bialdu leitekez proposamenak.
Aitatzekoa da, ganera, Huhezinema gidatzeko lantalde barria eratu dabela aurten. Mondragon Unibersidadeko 16 ikasle dagoz bertan, Iban del Campo irakaslea gainbegirale dala. Euskal Herriko sortzaileei dei egin deutsie film laburrak bialtzera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!