International Alliance for Mountain Film-IAMF Batzarra Bilbon

Bizkaie! 2018-12-14 13:16   Zinemea

Bilbao Mendi Film Festivaleko zuzendaria, Jabier Baraiazarra, da IAMF-ko Presidentea.

Nazinoarteko mendiko zinema jaialdi nagusietako zuzendariek Bilbon izan dabe gaur urteroko batzarra. Bertan, mendiko zinemearen industriaren oraina eta hurreko etorkizuna aztertu ditue. Bilbao Mendi Film Festivaleko zuzendaria Jabier Baraiazarra da IAMF-ko Presidentea.

Batzarra Bizkaiko Foru Aldundiko Jauregian egin da, Bilbon, eta Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak eta Lorea Bilbao Euskera eta Kultura Diputaduak egin deutse harrerea bertaratu diran 4 Kontinentetako kideei.

Era berean, Kurt Diemberger austriar mendizale beteranoa be protagonista da gaur, izan be, IAMF-ren Sari Nagusia jasoko dau. Horrezaz gan, Mendi Talks ekimenaren barruan, Gailurrak eta sekretuak izenburuko berbaldia emongo dau gaur iluntzeko 19:30ean, BBK Salan.

Kurt Diemberger alpinisteak Broad Peak eta Dhaulagiri zortzimilakoen lehen igoerak egin zituan 1957an eta 1960an, hurranez hurran, biak oxigeno barik. Bera da holako igoerak dituenen artean bizirik geratzen dan bakarra. Horrezaz gan, hamalau zortzimilakoetatik sei eskalau ditu. Kamerari eta idazlea be bada, eta Europan eragin gehien izan daben alpinistetako bat; gorabehera gaiztoetatik bizirik urtetan jakin dauen mendizale menperatuezina. 

Autrans, France: Festival International du film de Montagne d’Autrans.
Banff, Canada: Banff Centre Mountain Film and Book Festival.
Bansko, Bulgaria: International Mountain Film Festival in Bansko.
Bilbao, Spain: Mendi Film Festival.
Breuil-Cervinia e Valtournenche, Italy: Cervino CineMountain Festival.
Domžale, Slovenia: Festival Gorniškega Filma.
Dundee, Great Britain: Dundee Mountain Film Festival.
Graz, Austria: Mountainfilm Graz.
Heerlen, The Netherlands: Dutch Mountain Film Festival.
Kathmandu, Nepal: Kathmandu International Mountain Film Festival.
Kendal, Great Britain: Kendal Mountain Festival.
Les Diablerets, Switzerland: Festival du Film des Diablerets, Montagne-exploits-environnement.
Lugano, Switzerland: Festival dei Festival.
Poprad, Slovakia: Medzinárodný Festival Horských Filmov Poprad.
Sondrio, Italy: SondrioFestival.
Tegernsee, Germany: Tegernsee International Mountain Film Festival.
Teplice nad Metují, Czech Republic: International Mountaineering Film Festival.
Torelló, Spain: Torelló Mountain Film Festival.
Torino, Italy: Museo Nazionale Della Montagna “Duca degli Abruzzi”.
Trento, Italy: Trento Film Festival.
Ulju, Korea: Ulju Mountain Film Festival.
Ushuaia, Argentina: Festival Internacional de Cine de Montaña Ushuaia SHH…
Wanaka, New Zealand: NZ Mountain Film & Book Festival.
Zakopane, Poland: Spotkania z Filmem Górskim / Mountain Film Meetings

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu