Mazokea 2018, IV. Gasteizko Marrazki Azokea

Bizkaie! 2018-12-12 13:21   Zinemea

Abenduaren 14, 15 eta 16an egingo da Mazoka.

Gasteizko IV. Marrazki eta Ilustrazinoaren Azokea Montehermoso kulturgunean izango da eta jarduera ugari izango dira, uria irudi grafikoaren eta marrazketearen inguruko kultur aisialdirako aukerea izan daiten.

Aurtengo barritasunen artean, familientzako rock kontzertua, ipuin-kontalariak eta diseinatzaile zein marrazkilarientzako barregrafia lantegiak dira nagusi; horreen bidez, ilustrazinoak tresna hezitzaile legez dauen balioa azpimarratu nahi da.

40 mazokalarien erakusketan lanak erosteko aukerea izango da, eta horri askotariko eskaintzea gehituko jako: musikea, ipuin-kontalariak, jantzak, barreterapiako erakustaldiak, dibutekea, ilustramatoia, zozketak eta lantegiak.

Ezaugarriei jagokenez, Mazokea bakarra da Euskadin, eta horri esker urtean behineko erreferente moduan sendotu da ipar aldean; estadu osotik eta Europatik parte hartzeko eskabide ugari jasoten ditu. Saltokien originaltasuna da gakoetako bat; bertan egileak berak egongo dira, euren teknikak zuzenean erakutsiz.

Mazokearen helburua da mazokalari hasi barri zein ospetsuen lana erakustea; herritarrei marrazkiaren, ilustrazinoaren eta, oro har, arte plastikoen teknikak hurreratzea, euskarri eta formatu desbardinen bitartez, eta holako lanen erosketea sustatzea, jatorrizkoak nahiz erreprodukzinoak eta hainbat formatu eta aplikazinoetan: papela, oihala, zeramikea, serigrafia, apaingarriak, osogarriak, artisautzea, etab.

Antolatzaileentzat, aurtengo helburua ez da 2017an hurreratutako 8.000 personen kopurua gainditzea,  publikoaren jarrerea bere burua modu grafikoan adierazoteko bildurra eta irudiaren bitartez hezteko bildurra kentzea baino, eta mazokalarien lana baloretan hurreratu daitezan animetea, harik eta marrazketea beste adierazpide bat dala jaubetu arte, adierazpide lagungarria bizitza personal, akademiko eta profesionalean. Eta, batez be, ilustrazinoa handi zein txikientzako beste irakurketa-aukera bat dala (eta ahalmen handikoa ganera) erakutsi, konpartidu eta konbentzidutea.

Horregaitik, kontzertu eta ilustrazinoez gan aurten programautako jarduera osogarrien ardatza izango da ilustrazinoak hezkuntza-lengoaiatzat dauen balioa nabarmentzea, eta berebiziko arreta eskainiko deutsee familia, hezitzaile eta bitartekariei (liburuzain, irakasle, gizarte-langile, administrazinoko bitartekari eta bestelakoei).

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa