Film laburren Cortada jaialdia Gasteizen

Bizkaie! 2018-12-12 09:19   Zinemea

Gaurtik abenduaren 15era, 48 film proiektauko ditue.

EHUren Gasteizko Campusak antolatuta, Cortada jaialdiaren 22. edizinoa egiten dabiz egunotan, hil honen 12tik 15era. Unibersidade giroan film laburrak erakustea eta saritzea da ekimen honen helburua. Goya Sarietako hautagaien aukeraketarako puntuagarria danez, mila film baino gehiago bialdu deutsiez antolatzaileei. Azkenean, 48 aukeratu ditue.

Tradizinotik urruntzen dan zinema barritzailearen alde egin dabe antolatzaileek, publiko orokorraren eta ikasleen gustukoak izaten diran ohiko generoak ahaztu barik. Atal ofiziala hiru zatitan banatuko dabe: Fikzinoa, animazinoa eta dokumentala. Ganera, Gureak izeneko beste atal ofizial bat be egongo da, euskal produkzinoentzat.

Beste alde batetik, Hemengoak atalean Arabako film laburrak batuko ditue, eta unibersidadeko ikasleen lanak erakusteko Unilabur eta Ehulabur zikloak dagoz. Abenduaren 14a Euskal Zinemearen Eguna izango da, eta hainbat ataletatik aukeratutako euskerazko pelikulak erakutsiko ditue.

Sari banaketea, ostera, azken egunean, hilaren 15ean egingo dabe. Ylenia Baglietto aktorea, Martin Simonson irakaslea eta Paul Urkijo zzendaria egongo dira epaimahaian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu