2018/12/08 19:00

Gernikako Andra Mariaren eleizan. | Musikea

Bizkaiko Marijesiak

19:00

Gernikako Marijesiak aurten Gernika-Lumon Bizkaiko Marijesien arteko topaketearen antolakuntzearen ardurea hartu dau, bertan hainbat herritako Marijesiakaz batera, Marijesiak-Abenduak-Kebonikuak... kantetako. Asmo horregaz, abenduaren 8an, Ariatza (Muxika), Ea, Gautegiz Arteaga, Ibarrangelu, Iurreta, Lekeitio, Busturia eta Gernika bera agertuko dira.

Leku guztiotan eutsi jako tradizinoari eta batzuetan bederatziurren osokoa (Gabon egun aurreko bederatzi egunekoa) da.

Kontzertu egunean, herriotako taldeak euren herrietan kantetan diran koplak euren doinu eta guzti emongo ditue jentaurtrean. Letrak, luze-labur gora beheran, antzerakoak dira lekuotan, baina herririk herri be badira aldaeratzat hartu leitekezanak. Doinuak be desbardinak baina antzekoak dira. Edozelan be danak goxo-goxoak eta Gabonak iragarteko euren herrietan elemento sinboliko moduan funtzionetan dabenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa