25. FANT-eko filmak aurkezteko epea, zabalik
2018-11-26 13:16 ZinemeaBilboko Fantasiazko Zinemaldiak ohiko sailei eutsiko deutse.
Zenbaki biribila, 25.a, izango dau 2019ko FANT-ek, Bilboko Fantasiazko Nazinoarteko Zinemaldiak. Hori dala eta, Bilboko Udalak ezusteko ugari eta ekitaldi bereziak agindu ditu. Aurrerago emongo dabe horren barri, baina zinemagileek euren lanak bialtzeko epea zabalik daukie dagoeneko, martiaren 1era arte.
Film laburren atalean, aurreko urteetan legez, 3.000 euroko sari bi egongo dira film laburren atalean: Epaimahaiarena eta publikoarena. Euskal Herriko lan laburrik onenari 2.000 euro emongo deutsiez, eta Panorama Fantastiko Laburra saileko irabazleari, 1.500.
Film luzeetan be, aurreko urteetako jokereari eutsiko deutsie. Sail Ofizialeko onenak 3.500 euro jasoko ditu, eta Panorama Fantastikoko film luze onenak, 2.250. Izan be, Panorama Fantastikoa Saileko sarietara ia 4.000 euro bideratzen diranez, FANTek eta Udalak zinemagile gazteen lanaren alde egiten daben apustua indartzen dabela dinoe. Sariok ezin izango dira hutsik geratu, eta ez dira ex aequo emongo.
Horrezaz gan, zuzendari eta gidoi onenei be sariak emongo jakez. Bildurrezko edo fantasiazko zinemagintzan ekarpen esanguratsua egin dabenentzako Fantrobia saria be banatuko da oraingoan be.
2019ko maiatzaren 2tik 11ra egingo dabe 25. FANT. Bertan parte hartu nahi dabenek, euren pelikulen kopiak bialdu leikiez, martiaren 1era arte. Oinarriak, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!