14.000 ikusle batu ditu Mendi Tour 2018k
2018-11-26 10:48 ZinemeaSarrera gehiago Bilbao Mendi Film Festivaleko inaugurazinorako.
Mendi Tour espedizinoa Cantabrian heldu da amaierara, Liébana eskualdeko Potes herrian egun bitan saioak eskainita. Danetara, 14.000 ikusle batu dira aurten egindako 49 Mendi Tourretan, igaz baino 4.000 gehiago.
Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroaz bestera asko zabaldu da mendi zinemagintzearen oihartzuna, Errioxa, Cantabria, Asturias, Galizia, Gaztela eta Leon, Madrid, Andaluzia, Valentzia, Katalunia, Aragoi eta Kanaria Handian.
Sarrera gehiago abenduaren 7tik 16ra izango dan Bilbao Mendi Film Festivaleko inaugurazinorako
Ohiko sarrera salmenteak izan dauen sekulako harrerea ikusita, jesarleku eskaintzea zabaldu dabe antolatzaileek Euskalduna Jauregiko Auditorio Nagusian bigarren pisua edegita.
Urteko filma, The Dawn Wall, saio horretan estreinauko da Tommy Caldwell eskalatzaile protagonista eta izar handia bertan dala, eta haregaz batera baita Peter Mortimer Sender Films etxeko zuzendari handia eta Red Bull Media House etxeko Philipp Manderla produktorea be.
Bilbao Mendi Film Festivaleko 11. edizinoaren aurkezpena eta Sail Ofiziala abiarazoko dauen The Dawn Wall filmaren proiekzinoaren ostean, photocall gunean nahi dauen guztiari begira autografoak sinatzeko eta argazkiak ateratzeko prest egongo dira protagonistak. Aukera parebakoa munduko Big Wall eskalatzaile onena bertatik bertara ezagutu, eta haregaz eta filmaren taldeko kideakaz argazki bat egiteko.
Librería Desnivel-ek, Mendifilmeko media partnerra, saltoki bat izango dau bertan PUSH, la aventura de un escalador más allá de los límites Tommy Caldwell-en liburua saltzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!