2018/11/30 20:00

Bilboko BBK Salan. | Musikea

BBK Music Legends. GIRLSCHOOL

20:00

Girlschool musika-taldea 1978ko Britaina Handiko eszenan sortutako heavy metalaren eta rock gogorraren korronte barriaren barruan osotu zan. Rockaren arloan indarrean dagozan andrazko musika-taldeen artean, zaharrena dira.

Euren lehenengo disko laburra 1978an argitaratu eben, Take It All Away izenburupean. Horrek Lemmyren -Motörhead taldeko kidearen- interesa piztu eban eta talde honen Overkill diskoaren biran, 1979an, talde gonbidatu lez joten ibili ziran. 1981ean, Motörhead taldeagaz batera euren doinu ezagunenetakoa grabau eben: Please Don’t Touch.

Aurten 40 urte beteko ditue musika arloko ibilbidean eta taldean jatorrizko musikarietako hiru geratzen dira, izan be, Kelly Johnson taldekidea 2017an hil zan, 6 urtez minbiziagaz burrukan ibili ondoren. Bere lekuan Jackie Chambers gitarra-jotzailea dago orain.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu