Zinebik emakume zinemagile irandarren 20 film labur eskainiko ditu
2018-11-12 09:26 ZinemeaHelburua da mila emakume zinemagile aktibo baino gehiago dituan herrialdearen errealidadean sakontzea.
Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak Focus Iranian Women Filmmakers. The present is female! programau dau atal paraleloen barruan. Horren helburua Irango, kontraesankortasunez betetako herrialde estratifikatuko, errealidadean sakontzea da. Halan da be, bertan, zinema produkzinoaren hainbat generotan lan egiten daben emakume zuzendarien kopurua gora doa etenbarik.
Ghasideh Golmakani zinemagilea komisarioa izango dauen zikloa hiru saiok osotzen dabe, eta horreetan 20 film labur eskainiko dira. Emonaldiak gaur, martitzenean eta eguaztenean izango dira, 17:30ean, Azkuna Zentroko Auditorioan.
Focus Iranian Women Filmmakers. The Present is Female! egunotan aurkeztu dabe Bilbon, eta bertan egon dira Vanesa Fernández Guerra Zinebiko zuzendaria, Parastoo Kardgar, Nahid Delagah, Nagmeh Maghsoudlou, Ronak Hosseinijafari eta Yasaman Hassani zinemagileak eta Ghasideh Golmakani zikloaren komisarioa.
Kontuak kontu, eta mundu osoko emakumeek egindako zinmeearen eta emakumeek ikus-entzunezko industriako lanbide guztietan daben gero eta presentzia eta lan handiagoaren ikusgaitasuna bultzatzeko eta, aldi berean bardintasuna errealidade izatetik urrun dagoan herrialdeetan emakumeak bizi dauen egoerearen lekuko izateko asmoz, 60. Zinebik Focus Iranian Women Filmmakers. The present is female! programau dau; kontraesankortasunez betetako herrialde estratifikatuko, errealidadean sakontzeko asmoz. Halan da be, bertan, zinema produkzinoaren hainbat generotan dabizen emakume zuzendarien kopurua gora doa –1.400 inguru gaur egun–.
Erakusketea hiru saiok osotzen dabe: lehenengoa, Irango emakumeak gizarte patriarkalean oraindino beteten dauen leku ahulean oinarritzen da, segurtasun falta fisikoa eta juridikoa erakutsiz; bigarrenak, emakume irandarrek gizonezkoaren heriotzearen, ez egotearen edo galdu izanaren, gerrearen eta gerra horrek eurengan eta umeakan dituan ondorioen, ganeko bizipenak lantzen ditu; hirugarrenean, emakumeen kontrako eguneroko indarkeriak gizartean dituan ondorio latzak erakusten dira zehetasun osoz.
Emonaldiak zemendiaren 12an, 13an eta 14an izango dira, 17:30ean, Azkuna Zentroko Auditorioan. Hiru programa horreetan 20 film labur honeek erakutsiko dira:
- It Was My City (Tina Pakravan. Irán, 2012. FIC. 08 min.).
- 124 (Roqiyeh Tavakoli. Irán, 2014. DOC. 25 min.).
- That’s Mine! (Maryam Kashkoolinia. Irán, 2015. ANI. 06 min.).
- Breath (Mona Moradi. Irán, 2015. EXP. 12 min.).
- The Little Boy (Mona A. Shahi. Irán, 2015. ANI. 08 min.).
- Ava at the Age Twuelve (Shadi Karamroudi. Irán, 2016. FIC. 12 min.).
- Near to Death (Leila Khalilzadeh. Irán, 2016. ANI. 31 min.).
- Bitter Sea (Fateme Ahmadi. Irán, 2017. FIC. 15 min.).
- Icky (Parastoo Cardgar. Irán, 2017. ANI. 06 min.).
- Butterfly (Maryam Khalilzadeh. Irán, 2017. ANI. 12 min.).
- Gaze (Farnoosh Samadi. Irán, 2017. FIC. 14’30 min.).
- Ascribed Achievement (Samaneh Shojaei. Irán, 2017. ANI. 05 min.).
- Mwah (Sara Soheili. Irán-EE.UU., 2017. EXP. 12 min.).
- Absent Wound (Maryam Tafakory. Irán, 2017. DOC-EXP. 10 min.).
- The Dérive (Tanin Torabi. Irán, 2017. EXP. 08 min.).
- LeftOver (Yasaman Hasani. Irán, 2018. ANI. 04 min.).
- Double (Ronak Jafari. Irán, 2018. FIC. 26 min.).
- Conquest (Naghmeh Maghsoudlou. Irán, 2018. EXP. 01 min.).
- Personal (Sonia K. Hadad. Irán, 2017, FIC, 13 min.).
- August (Samira Norouznasseri. Irán, 2017, FIC, 15 min.).
Euskal Zinemearen Eguna
1959an sortu zanetik, Zinebik, gitxienez lau belaunaldiko euskal zinemagileen lehen mailako lanak jaso ditu programazinoan, eta 60. edizinoan, Euskadin egindako zinemearen iraganari eta etorkizunari begiratzen jarraitu gura dau. Horregaitik Euskal Zinemearen Eguna ospatu dau lehen aldiz, belaunaldien arteko zubia izan gura dauen ekitaldiagaz. Esangura horretan, astegoienean, Euskal Zinemearen Egunean, Ohorezko Mikeldi Berezia jaso dabe José A. Sistiagak, José Á. Rebolledok, Anton Merikaetxebarriak, Alberto López Echevarrietak, Santos Zunzuneguik, Juan Ortuostek, Ramón Bareak, Javier Rebollok eta Ernesto del Ríok.
Ondoren, Manuel Sortok zuzendutako, Sistiaga, une histoire basque dokumentala aurkeztu eta EHU/UPVko Hauazkena animazino taldeak egindako Ilargian (2018) eskaini da, galdutako De la luna a Euskadi (1968) film labur haretatik artistearen oroimenean geratzen dana berrinterpretetan dauen lana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!