Bildurrezko eta fantasiazko film-laburrak Bermeon

Bizkaie! 2018-11-09 09:54   Zinemea

Film-laburrak ikusteko aukerea zemendiaren 15ean, eguenean, izango da. Sartzea doban.

Filmazpit, euskerazko azpitituludun zinemea zabaltzeko programearen barruan, bildurrezko eta fantasiazko film-laburrak ikusteko aukerea izango da zemendiaren 15ean, eguenean, Nestor Basterretxea Bermeoko zinema-aretoan 19:30ean. Sartzea doban da.

Saio horretan, Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko XXIII. Zinema Asteko film laburren bildumea ikusi ahal izango da; danetara, sei film-labur emongo ditue ingelesez eta norvegieraz euskerazko azpitituluakaz eta emonaldiaren iraupena 70 minutukoa izango da.

Proiektauko dituen film-laburrak honakoak izango dira: Defeated (8'), Saw Misgivings (7'), Posthuman (6'), The cabin (9'), Saving the human race (15') eta Dr. Professor’s thesis on evil (25’). Film-laburrei buruzko informazino gehiago hemen

Filmazpit euskerazko azpitituludun zinemea zabaltzeko programea Donostia Kulturak kudeatzen dau Donostiako Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroaren laguntzinoagaz. Filmazpit programeak, Euskadiko eta kanpoko hainbat zinemalditan, jorratzen dituen gaiakaitik interesgarriak diran filmak hautatzen ditu, euskeraz azpititulau eta katalogoan sartzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu