'Celorrio, egunsenti barrirantz' lanak irabazi dau Elorrioko 24 Ordu Digitalean

Bizkaie! 2018-11-06 08:08   Zinemea

Publikoaren saria ZainZuriBerdeak taldearen (H)Ezhilketa lanak eroan dau.



Hamaika taldek hartu dau parte Elorrioko XIII. 24 Ordu Digitalean Lehiaketan eta Elorrioko Arriola aretoa lepo bete zan emonaldian 24 ordutan sortutako lanak ikusteko. Lan guztiak euskeraz sortu dira. Gaia eraldaketea izan da aurten. Esaldia, barriz, itotekotan, ur handitan; eta objektua: artaziak.

Boto-emoile kopurua: 638.


Hona hemen aurtengo lan sarituak:

Sari nagusia (700€): Celorrio, egunsenti barrirantz / Grabon.
Finalistea (500€): New Elorrio / Maritalavista.
Finalistea (500€): D Jan-Dau / Banda aparta.
Publikoaren saria (Arriolarako sarrerak): (H)Ezhilketa / ZainZuriBerdeak.

Hamaika taldek hartu dau parte XIII. edizino honetan eta Elorrioko Arriola aretoa lepo bete zan 24 ordutan sortutako lanak ikusteko. Lan guztiak euskeraz sortu dira.

Hona aurtengo lan guztien bideoa hemen


Parte-hartzaileak:

1. TRANSFORMER / Ikusi Makusi.
2. (H)EZHILKETA / ZainZuriBerdeak.
3. CELORRIO, EGUNSENTI BERRIRANTZ / Grabon.
4. ATARAXIA / Atabalak
5. -TANO / Miel
6. D JAN-DAU / Banda aparta.
7. SPAGETTI / Lumenbi.
8. ZALDUN ZURITUAK / Puxemoi Produkzinoak.
9. NEW ELORRIO / Maritalavista.
10. HERRI KONTSULTA / Kaskaju Produkzinoak.
11. BIZIRIK DIRAU / Lapatx.

 
Hona hemen epaimahaiak emondako epaia:

- Sari nagusia:

Taldea: Grabon.
Lana: CELORRIO, EGUNSENTI BERRIRANTZ

Oso ondo buztartu ditue oinarrietan eskatutako elementu guztiak. Gidoian egindako lana oso ona izan da eta komedia generoa ondo landu dabe; gora umorea!


1. Finalistea:

Taldea: Ikusi Makusi.
Lana: NEW ELORRIO

Errealizazino aldetik lan ona, baita aktoreen zereginak be eta kamera eta argazkigintza oso zainduak. Maila teknikoan, bai soinu aldetik eta bai irudiaren aldetik be, lan bikaina.


2. Finalistea:

Taldea: Banda aparta.
Lana: D JAN-DAU

Idea ona izan da eta istorioa erabat originala. Irudi indartsuak erabili ditue eta muntaia ausarta izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa