Shinichiro Ueda-ren komedia, Donostiako Bildurrezko Asteko irabazle

Bizkaie! 2018-11-05 10:03   Zinemea

Ikusleen botoei esker eskuratu dau sari nagusia Kamera o tomeru na! film luzeak.

'Kamera o tomeru na!' filmeko irudi bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Egunotan, 23 film luze eta 36 labur proiektau ditue Donostian, 29. Fantasiazko eta Bildurrezko Astean. Ikusleek erabagi dabe saria nori emon, eta ia egun gehienetan Julius Avery amerikarraren Overlord egon da sailkapenaren buruan. Azken momentuan, baina, Japoniatik etorritako film batek hartu deutso aurrea.

Zonbiak eta umorea buztartzen ditu Kamera o tomeru na! film irabazleak. Aurrekontu gitxiko eta zonbien inguruko filma grabetan dagozala, benetako zonbiak agertzen jakez isotrio bitxi horretako protagonistei. Shinichiro Uedaren lana Sitgesko jaialdian aurkeztu eben, eta han jasotako kritika onak baieztau ditu Donostiako sariak.

Film laburren atalean, hainbat sari banatu ditue: Alberto Corredorren Baghead-ek hiru irabazi ditu, epaimahai ofizialarena, gazteena eta ikusleena. Joan Vives i Lozanoren El escarabajo al final de la calle-k Espainiako film laburrik onenaren saria eroan dau, baita Syfy izenekoa be. Europako film laburrik onenaren Zidarrezko Melies Saria, ostera, Helsinki Mansplaining Masacre finlandiarrak irabazi dau, Ilja Rautsik zuzendua.

Animazinozko film laburrik onena Carlos Baenaren La noria izan da. Urrezko Blogos saria Ali Abbasi irandar-suediarraren Grans-ek irabazi dau. Azkenik, fanzineen lehiaketara sei argitalpen aurkeztu dira, eta La Valla izan da irabazlea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa