Durangoko Azokea Euskaraldiagaz bat
2018-10-31 13:35 Euskerea berbagaiDurangoko Azokako lantaldeak Euskaraldian parte hartzeko deia egin dau.
Euskaraldiaren helburua euskerearen erabilerea handitu, euskal hiztunak suspertu eta hizkuntzeagaz doguzan ohiturak astintzea da. Euskaraldian parte hartzen daben lagunek rol bi izango ditue aukeratzeko: ahobizi (euskeraz ulertzen daben danakaz euskeraz egingo dabe, eta ezezagunei be lehenengo berbea gitxienez euskeraz izango da) eta belarriprest (euskeraz ulertzen dabe eta eurei euskeraz egitea nahi dabe, nahiz eta batzuetan eurek erderaz erantzun).
Euskaraldia Euskal Herri osoan antolatuko da, eta parte hartzeko izena emotea beharrezkoa da. 11 egun horreetan, parte-hartzaileek bere rolari jagokon txapea eroango dabe soinean.
Durangoko Azokako lantaldeak be Euskaraldian parte hartuko dau eta dei egin deutse sormenaren lurraldean parte hartzen daben sortzaile, kulturzale eta norbanako guztiei ariketa honetan parte hartzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!