Euskerazko zinemea, Bilboko ikastetxeetan
2018-10-25 08:02 Zinemea16 film proiektauko ditue Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan.

Tinko Euskera Alkartearen eta Irudi Biziak Alkartearen ekimenez, Zinema Euskeraz programea martxan jarriko dau Bilboko Udalak. Izena emoten daben ikastetxeetako ikasleek pantaila handian ikusi ahal izango ditue euskerazko pelikula batzuk, Karmen eta Golem aretoetan egingo diran proiekzinoetan. Maiatzera bitartekoa da egitasmoa.
Udalak azaldu dauenez, euskerazko produkzinoa ume eta gazteei erakustetik haragoko helburua be badau egitasmo honek. Izan be, edade horreetan landu beharreko hainbat gai aitatzen dira aukeratu dituen pelikuletan: Bardintasuna, eskola inklusinoa, autoestimua, nerabeen eguneroko errealidadea sentimenduen aurrean, laguntasuna eta aldaketa klimatikoa, besteak beste.
Hortaz, balio positiboak lantzeko helburua be badau Zinema Euskeraz programeak. Pelikuletan ikasitakoa indartzeko, unidade didaktikoak erabiliko ditue ikastetxeetan. Film bakotxaren ostean, pertsonaien jarrerak eta istorioak aztertuko ditue, eta ikasleen eguneroko esperientziagaz alderatu.
Igazko ikasturtean, Bilboko 52 ikastetxetako 9.838 ikaslek hartu eben parte programan. Aurten, dagoeneko, 40 bat ikastetxek emon dabe izena. Aurtengo programazinoko 16 filmak zeintzuk izango diran erabagita dago:
Lehen Hezkuntzan (3-12 urte):
A zer nolako heroiak
Albert
Grufaloa
Harpetarra
Luis eta estralurtarrak
Maya erlea: Ezti jokoak
Oin Handiren semea
Sagu eta Pagu
Bigarren Hezkuntzan (12-16 urte):
Asterix eta Obelix
Handia
La casa del reloj en la pared
Pan
Verano 1993
Wonder
Zineskola eta Ongi Etorri Errefuxiatuak
Zipi & Zape
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!