2018/10/26 .

Iruñeko Civican. | Jardunaldiak

Eusko Ikaskuntza 100 urte. 'Gizarte: aniztasuna eta kohesinoa'

.

Globalizazinoa zabaldu eta gure gizartea gero eta konplexuagoa agertzen dan honetan, egoera barriari aurre egiteko alkarren arteko konfiantza faltaz berba egiten dabe batzuek, eta herritartasunaren oinarriak non egon daitekeza, edo balio partekaturik ba ete dogun aitatzen dabe. Gaion inguruan agian gehiegi pentsau barik erabilten diran kontzeptuek eztabaida sakonetan sartzen gaitue: aniztasuna, bizikidetzea, kohesinoa...

Horreek izango ditugu, hain zuzen be, hausnarketa gai, beste elementu batzuei be loturik. Hezkuntzeak, komunikabideek, ingurune digitalak eta kultureak ze zeregin jokatzen daben komunidadearen kohesinoan, izakera kritikoaren sustapenean, topagune espazioen eraikuntzan aztertuko ditugu.

Adituen hausnarketak, herritarren nahiak eta eragileen proposamenak batuko ditugu, eta horreekaz lotutako erakundeen bide orriakaz batera, euskal lurraldeen kohesino eta bizikidetzarako itsasargi izan nahi dauen liburu zuria aurkeztuko dogu.

Ordutegia: 09:00-18:30

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu